Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea HITZAK HOTS: bost emakume poetaren ahots musikatua

HITZAK HOTS: bost emakume poetaren ahots musikatua

La editorial Pamiela ha publicado el libro y DVD de la actuación musical de Antton Valverde, Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe y Arantxa Urretabizkaia.

2020/10/28

 

Gaur goizean Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu da Pamiela argitaletxearen Hitzak Hots liburua eta DVD-a. Hitzak hots, bost emakume poeta, Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia Antton Valverdek musikatuta. Liburuaren fitxan, lanaren nondik norakoak azaltzen dira Anjel Lertxundiren hitzetan. DVD-an berriz, Chillida Lekun egin zen emanaldia jasotzen da (2019ko abenduaren 18an).

Angel Lertxundi idazlearen hitzetan horrela sortu zen proiektua “Galdera horixe egin genion Anttonek eta nik elkarri orain pare bat urte: zergatik musikatu da emaku­mezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Hortik abiaturik, lanean hasi ginen, galderari erantzuteko modu aktibo batean. Poeta emakume batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburue­tako poema batzuk seinalatu. Hortik abiaturik, Anttonek bere selekzioa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin. Ordutik, gaur entzungo ditugun zortzi poemek bi musika dituzte: poeta bakoitzak eman ziena bere garaian eta Antton Valverdek emandakoa.

Mari Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak “liburu honen argitalpena oso albiste ona da, Gaur egun ezin baita gure gizartea ulertu, emakumeak bertan duen parte hartzea kontuan hartu gabe”.

Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, eta haiekin sortutako zortzi kantu. Bost poeta, zortzi poema, musikari bat, zortzi kantu. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8.

Kontzertuan zehar, zortzi poemen maila ezagutu ahala, galdera baten oihartzuna –hitzak hots– ibiliko zaigu airean: entzundakoak entzunda, zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu eta poema gutxi euskal kantagintzan?

 

  

1837