Gipuzkoako kontsumoan egiten den gastu presentzialaren % 40a lurraldetik kanpoko herritarrek egiten dute
Gipuzkoako kontsumoan egiten den gastu presentzialaren % 40a lurraldetik kanpoko herritarrek egiten dute
Gipuzkoako kontsumoan egiten den gastu presentzialaren % 40a lurraldetik kanpoko herritarrek egiten dute
Hodeian ekimenak jasotako datuak dira
Hodeian proiektuak, kreditu tarjetei, pertsonak detektatzeko sentsoreei eta mugikorren seinaleei esker, turisten kontsumo eta mugikortasun jarraibideak bildu ditu, turismo estrategia planifikatzeko asmoz.
2018ko aztertutako gastu bolumena 400 milioi euro izan zen.
Proiektua hiru finalistetako bat da ITH Smart Destination Awards 2018 sarietan, gobernantza kategorian, Fitur azokan erabakiko baitira.
Foru Aldundia Fitur azokara joango da, eta bi mahai-ingurutan parte hartuko du, FiturtechY eta Fitur Know-how & Export guneetan.
Kultura eta Turismoko diputatu Denis Itxasok Hodeian proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztu ditu, Tecnaliako Jesús Herrerorekin batera. Pertsonak detektatzeko sentsoreei eta mugikorren seinaleei esker, datu zehatzak eta xehatuak jaso ditu, ahalbidetzen dutenak ezagutzea bisitarien fluxuak, haien jatorria, eta kontsumo nahiz mugikortasun ohiturak, zeintzuek aukera emango baitute turismo estrategia hobeto planifikatzeko eta proposamen egokiagoak eskaintzeko, kontuan hartuta bisitariaren beharrak eta gustuak; eta, aldi berean, tokiko merkataritza txikiaren alde egiteko, eta turismo jasangarriago eta eraginkorrago bat bultzatzeko.
“Turismoa da sektore bat gero eta pisu garrantzitsuagoa duena Gipuzkoako ekonomian: barne-produktu gordinaren % 7,4 da, eta 20.000 lagun baino gehiago ditu okupatuta hotel-establezimenduetan, eta 25.000 establezimendu baino gehiago dira turismo jarduera dutenak. Beraz, estrategikoa da jarduera kontsolidatzea, sortzen duen enpleguaren kalitatea handituz eta hobetuz, eta turismo jasangarri eta orekatuko eredu baterantz aurrera eginez”, esan du Itxasok.
Helburu horiek lortzeko giltzarrietako bat da teknologia berriak sartzea, tresna adimendunak edukitzeko. Horien bitartez, litekeena da informazioa eta datuak kudeatzea, hainbat estrategia prestatzeko; hartara, aukera egon dadin turismo baliabideak eta bisitariek eskatzen dituzten zerbitzuak hobetzeko.
Honelako iturriak erabili dira: merkataritza-establezimenduetako gastuaren monitorizazioa, txartelekin egindako transakzioen bitartez; bisitarien mugimenduen jarraipen sistema –turista nahiz txangozaleena–, telefonia mugikorreko operadoreen bitartez; eta pertsonen kontaketa eta jarraipena, sentsoreen bitartez. Hala, 2018ko urtarriletik abendura bitartean, alderdi hauei buruzko datuak bildu dira: hilean 360.000 kreditu txartel baino gehiago; 10.000 establezimendutan baino gehiagotan egindako eragiketak; eta gastu bolumen osoa 400 milioi eurorena izan da. Bildutako datuak anonimoak dira.
Hodeian proiektuak informazio base bat sortu du, sektorearentzat gardena eta irisgarria, zeinari esker Gipuzkoako turismo jarduera monitoriza baitaiteke, eta lurraldean gertatzen denaren argazki fidel bat atera. Hodeianek ahalbidetuko du jakitea nola banatzen den gastua merkataritza-sektoreen arabera, eta lurraldean, zein den kontsumo hori egiten duenaren jatorria, Gipuzkoako pertsonak diren edo Estatuaren gainerako lekuetakoak edo atzerrikoak, portaera-jarraibide berdinak dituzten edo desberdintasun nabarmenak agertzen dituzten.
“Hodeianen bitartez jakin dezakegu merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzuetako zein sektorek duten etorkizunik handiena, jasotzen ditugun bisitarien eta egiten duten gastuaren arabera. Ariketa hori alderantziz ere egin daiteke: turismo baliabideak planifikatuta turismo mota jakin bat erakartzeko, eta horrela, sektore jakin batzuen hazkundea sustatzeko, kontuan hartuta, esaterako, enplegua sortzeko irizpideak. Ariketa zoragarri bat da egin dezakeguna, zeina, enpleguaren onerako ez ezik, lurralde orekaren onerako ere izan baitaiteke, planifikatuta eskualdeek egiten duten eskaintzaren garapen integratu eta osagarri bat, hori eragile garrantzitsu bat baita, ez dadin egon gehiegizko kontzentraziorik eta masifikazio arriskurik”, adierazi du Itxasok.
Merkataritzako eta kontsumoko gastuaren % 40, turismotik dator
Hauek dira Hodeianek emandako datuetako batzuk, 350.000 kreditu txartel baino gehiago monitorizatu ondoren.
Gipuzkoan egiten den gastuaren % 40 ia-ia (% 38,7) lurraldetik kanpoko herritarrek egina da; % 14,7, berriz, atzerritarrek egina. Kanpokoen gastu handieneko hilabetea abuztua da.
Gipuzkoan egoiliarrek nahiz bisitariek egiten duten gastuaren % 48 Donostian egiten dute; gero, Irunen, % 10,8.
Atzerriko bisitarien gastua hiru sektoretan kontzentratzen da: ostatua + sukaldaritza + moda/oinetakoak: % 69
Frantziako, Estatu Batuetako, Britainia Handiko eta Alemaniako bisitariek gastuaren % 72 kontzentratzen dute.
Gainerako autonomia erkidegoetako bisitariek % 54 gastatzen dute «ostatua + sukaldaritza + moda» sektoreetan. Madril eta Kataluniako bisitariek gastuaren % 45 egiten dute.
Atzerritarrek beren erosketen % 17 arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara bitartean egiten dituzte; Estatuko herritarrek, berriz, % 6
Tresna dinamiko bat da, irekia eta gardena izateko bokazioarekin sortzen dena, zeinaren datuetara iritsi ahal izango baita web-plataforma baten bitartez: datorren astean aurkeztuko da, Fitur azokan, FiturtechY gunean, eta antolatzaileak dira Fitur eta Ostalaritzako Institutu Teknologikoa (ITH). FiturtechY da turismo sektorearentzako teknologian eta berrikuntzan espezializatuta dagoen sekzioa, eta eduki betea eta interesgarria du abangoardian egon nahi duten eta oraingo joerak nahiz etorkizunekoak ezagutu nahi dituzten profesionalentzat. Foru Aldundiak gune honetan ere parte hartuko du: Fitur Know-how & Export, antolatzaile dituena SEGITTUR (Turismo Berrikuntzaren eta Teknologien Kudeaketarako Merkataritza Sozietate Estatala), ICEX (Espainia Esportazioa eta Inbertsioak) eta Fitur.
Proiektu jaioberri bat da, baina ibilbide luzea du, eta horren erakusgarri da hiru finalistetako bat izendatu dutela ITH Smart Destination Awards 2018 sarietan, gobernantza kategorian, azokan erabakiko baitira, Fitur Tech esparruan. Sari hori soluzio eta tresna teknologikorik onenei ematen diete, helmuga turistikoei laguntzeagatik helmuga turistiko adimendun bat (HTA) abian jartzeko erronkei aurre egiten.
Eranskinak:
1819