Foru Aldundiak eta Tecnalia-k Hodeian izeneko proiektua abiarazi dute, Big Data «turismo adindunera» aplikatzeko.
Foru Aldundiak eta Tecnalia-k Hodeian izeneko proiektua abiarazi dute, Big Data «turismo adindunera» aplikatzeko.
Foru Aldundiak eta Tecnalia-k Hodeian izeneko proiektua abiarazi dute, Big Data «turismo adindunera» aplikatzeko.
Gipuzkoako Turismo Mahaia ere gogotik aritu da «Etorkizuna Eraikiz» estrategian kokatzen den programa berri hau prestatzen laguntzen.
Gipuzkoako Turismo Mahaia ere gogotik aritu da «Etorkizuna Eraikiz» estrategian kokatzen den programa berri hau prestatzen laguntzen.
Hodeian programaren bitartez pertsonen, kreditu txarteleko ordainketen eta mugikorren jaraipena egin daiteke, eta, esaterako, ikus daiteke ostatu kostua gastu osoaren % 34 dela, jatetxe eta tabrnetako gastua % 24 dela, eta estatubatuarrak direla gehien gastatzen dutenak, batez beste egunean 138 euroko gastua egiten baitute.
Itxaso: «zenbat turista eta zenbat gau pasatzen zituzten jakitetik, zer kontsumo ohiturak dituzten eta lurraldean nondik nora mugitzen diren jakitera pasatu gara. Hodeian lanabes bikaina da etorkizuneko 4.0 turismoa kudeatzeko, turismo berrian zerbitzu-ekonomia bat ez ezik ezagutzaren ekonomia bat ere aktibatzen baita gero eta gehiago».
Gipuzkoako Foru Aldundiak, tecnalia zentroaren laguntzaz, Hodeian izeneko proiektua aurkeztu dute. Turismoa kudeatzen laguntzeko lanabesa da Hodeian, eta, bere laguntzari esker, Gipuzkoara zenbat turista datorren jakite hutsetik beste hainbat datu erreal jaso ahal izango dira, Big Data edo Datu Handiak prozesatzeko sistemaren bitartez, horiek edukita turismo jasangarriago, adimendunago eta eraginkorrago bat bultzatu ahal izateko. Proiektu honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, gazteria eta Kirolk Departamentuaren eta Tecnalia zentro teknologikoaren arteko lankidetza marko bat ezartzea, 2018an San Sebastian Region destino turistikoaren kudeaketan berrikuntza teknologikoa sustatzeko.
Horrela, Hodeian lanabes eraginkor bat izango da eta datu konkretuak eta xeheak jasotzen lagunduko digu, gure bisitarien fluxuak, jatorriak eta kontsumo ohiturak ongi ezagutzeko eta, hartara, nork bisitatzen gaituen ondo analizatuta eta jakinda, haientzako neurri eta eskaintza zehatzagoak eta erakargarriagoak antolatu ahal izateko. Azken batean, gure bisitarien behar eta nahietara hobeto egokitzeko eta, aldi berean, hemengo merkataritza txikia eta enplegua bultzatzeko.
Proiektu honekin, turismo adimendunean jarduera nitxo edo aukera berriak sortu nahi dira eta proiektu pilotuak garatu nahi dira, turismoak industria gisa duen irismena sustatzeko, batik bat 4.0 industriaren ildoan txertatzeko, hain zuzen ere, «adimenaren kudeaketa txertatzeko ekoizpen bitartekoetan eta sistemetan, eta hedatzen ari diren gaitasun eta teknologia berriak erabiltzeko produktu eta prozesu berrietan».
Era berean, proposamen honek San Sebastian Region destinoan eragin erreala izatea nahi du Aldundiak, gaur egungo teknologiek ematen dituzten aukerak baliatuz eta proiektu pilotuen irakasbide berriak aprobetxatuz.
Itxaso diputatuak esan duenez, «zenbat turista eta zenbat gau pasatzen zituzten jakitetik, zer kontsumo ohiturak dituzten eta lurraldean nondik nora mugitzen diren jakitera pasatu gara. Hodeian lanabes bikaina da etorkizuneko 4.0 turismoa kudeatzeko, turismo berrian zerbitzu-ekonomia bat ez ezik ezagutzaren ekonomia bat ere aktibatzen baita gero eta gehiago».
Hodeiak egitasmoaren bidez, aztertu nahi da nola lagundu dezakeen teknologiak destino turistikoa ongi garatzeko giltzarri diren hainbat alderdi bideratzeko: turistaren sustapena, erakarpena eta esperientzia; egoiliarren eta bisitarien arteko harremana; turismo arloko enpresen interes eta beharren diagnostiko teknologikoa; eta, azken batean, proiektu pilotuak bultzatzeko proposamenak identifikatzen lagunduko du baita ere.
Hodeian proiektuak monitorizatu egiten da Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan; horrela, TPV edo Salmenta Puntuko Terminaletan txartelaren bitartez egindako eragiketen estatistika agregatuak eta anonimoak eratuko dira, bezeroen kontsumo ohiturak abalizatu ahal izateko. Informazio horri esker, gure bisitariak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Hodeian programarekin jasotako datu esanguratsu batzuk:
2018ko urtarriletik ekainera hilez hil jasotako datuak:
Trantsakzio edo eragiketa kopurua: 3.100.000
Entitate/establezimendu kop.: hileko 10.500
Erabiltzaile bakarren kop.: hileko 275.000
Gastua guztira: hileko 30.000.000 €
Gipuzkoako lurraldean zer gastu destino dauden aztertuta, hauek dira hiri edo herri nagusiak:
Donostia: % 53
Irun % 12
Oiartzun %4,6
Zarautz % 3,7
Eibar % 3,05
Arrasate % 2,8
Gastuen jatorria, berriz, honako hau ad:
Gipuzkoa % 62
Bisitari nazionalak: % 20
Atzerriko bisitariak: % 18
Atzerritarren gastuari dagokionez, Frantziak % 41 metatzen du, Estatu Batuek % 15, Erresuma Batuak % 9, Alemaniak % 5, Australiak % 2 eta Japonian % 2. Izatez, beraz, Frantziak, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Alemaniak egiten dute gure lurraldean izaten den atzerriko turismo gastu osoaren % 70. Nolanahi ere, egunean batez beste gehien gastatzen dutenak estatubatuarrak dira, 138 euro, eta horien ondotik datoz alemaniarrak (129,4 euro), britaniarrak (109,2 euro) eta frantsesak (%44,3).
Atzerriko bisitarien artean gastu mota bereiziz gero, ostatuak % 34 hartzen du, jatetxe eta tabernetakoak % 24, modak eta oinetakoek % 13, elikadurak % 5 eta garraioak % 4. Azpimarratzekoa da gastu motari dagokionez, bisitari frantsesen joera oso bestelakoa dela; izan ere, gutxiago gastatzen dute ostatuan (% 14, gainerako herrialdeen % 48aren aldean). Egunerako etorri ohi diren eta gaua bertan pasatzen ez duten bisitari frantsesak dira horiek. Frantziak, aldiz, gastu handioagoa du moda, oinetako eta elikagaien arloan (% 27, gainerako herrialdeen % 11ren aldean).
Bisitari nazionalei dagokienez -Euskadikoak kanpo utzita-, gastuen jatorrian Madridek % 21 metatzen du, Kataluniak % 20, Nafarroak % 11, Gaztela eta Leonek % 8, Andaluziak % 7, Valentziako Erkidegoak % 7, galiziak % 5 eta Aragoik % 3.
Bestalde, Hodeian-ek erakusten du atzerritar bisitarien erosketa ohitura ez dela nabarmen aldatzen eguerdian, 14:00etatik 16:00etara.Atzerriko bisitariek beren erosketen % 19 ordu tarte horretan egiten dituzte.Bisitari nazionalek beren erosketen % 8 egiten dituzte ordu tarte horretan.
Hodeian proiektuaren beste zati bat da Pertsonen Kontaketa eta Tracking-a Interes Turistikoko Guneetan. Horretarako, pertsonen kontaketarako sentsoreak daude San Sebastian Region erakundearen Donostiako Turismo bulegoan eta Getariako Kale Nagusian, eta tracking sentsoreak San Sebastian Region-eko Donostiako Turismo bulegoan, Getariako Kale Nagusian eta Balenciaga Museoan, Pasaiako Santiago plazan eta Albaolan, eta Azpeitiko Loiolako santuetxean.
Gainera, telefono mugikorren operadoreen bitartez, bisitariek Gipuzkoako lurraldean zehar egite dituzten mugimenduen jarraipena egiten da, horrela turistek nahiz bisitariek nondik nora mugitzeko joera duten jakiteko.
1916