Onartuta hitzarmena Tuteran hiri hondakinak aldi batez tratatzeko
Onartuta hitzarmena Tuteran hiri hondakinak aldi batez tratatzeko
Hondakinen Kontsortzioko Batzar Orokorrak Nafarroako Erribera Mankomunitatearekin lankidetza hitzarmena onartu du.
Hondakinen Konsortzioko Batzar Orokorrak Erriberako Hondakin solidoen Mankomunitatearekin lankidetza hitzarmena onartu du, hiri hondakinen errefusa Tuterako “El Culebrete” hondakinen tratamendurako zentroan hartzeko.
Lankidetza hitzarmen hau aldi baterako da, Gipuzkoak Ingurumen Gunea martxan jarri eta bere hondakinak tratatzeko aukera duen arte.
Hitzarmen honek osatu egiten du Meruelok eta Mutiloako zabortegiak, orain gutxi lehiaketa publiko bidez esleitutakoak, ematen duten zerbitzua, eta Gipuzkoan sortzen diren hondakin guztiei erantzuna ematen die.
Konsortzioko presidente eta Ingurumen diputatu den Jose Ignacio Asensio pozik agertu da hitzarmen honekin, horri esker Gipuzkoan sortzen diren hondakin guztiei erantzuna emango baitzaie. “Lapatxeko zabortegia itxi ondoren begi bistakoa da Gipuzkoan behar beharrezkoa dugula gure hondakinak tratatzeko azpiegitura egokia izatea. Zabortegiak ixtea berri pozgarria da, baina aurreko legealdian Bilduk erraustegiaren eraikuntza geldiarazi zuen eta aldi baterako erabaki hauek hartzera behartuta gaude, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik kostu handia dutenak” azaldu du Asensiok.
Tratatu beharreko hondakinak hiri hondakinak dira, errefusetik datozenak eta horientzat, gaur egun, ez dago azpiegiturarik lurraldean. Tuterako zentroak gehienez 70.000 tona hartuko ditu urtean (Gipuzkoako beharren %47) hurrengo hiru urteetan.
Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioa arduratuko da hondakinak “El Culebrete” tratamendu Zentroraino eta Erriberako Mankomunitateraino garraiatzeaz, eta bertan tratatuko dituzte Europako araudien arabera eta hondakinak berreskuratuko dituzte Sailkatze eta Tratamendu Mekaniko Biologikoko lantegien bidez.
1547