Indarkeria matxistarekiko zero tolerantzia erakusteko konpromisoa berretsi du Aldundiak
Indarkeria matxistarekiko zero tolerantzia erakusteko konpromisoa berretsi du Aldundiak
Gipuzkoako erakundeetako arduradunek elkarretaratzea egin dute eguerdian foru jauregi aurrean, herritarrekin batera
Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, Markel Olano diputatu nagusia buru izan dela, Gipuzkoako erakundeetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute dute gaur Donostian foru jauregiaren aurrean. Beste behin ere, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra batu eta konpromiso indibidual eta kolektiboa agertu dute bertaratutakoek.
Elkarretaratzean parte hartu dute foru diputatuek, Batzar Nagusietako lehendakari Eider Mendozak eta Miren Elgarresta, Berdintasunerako Organoaren zuzendariak, besteak beste.
Herritarrekin batera egin den elkarretaratzean, ordezkari instituzionalek emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein indarkeria motaren aurrean zero tolerantzia aldarrikatu dute eta berretsi egin dute gizon eta emakumeentzako gizarte berdinago baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa.
1918