Ingurumenak pobrezia energetikoaren prebentziorako lantzen ari den Estrategiaren oinarriak aurreratu ditu
Ingurumenak pobrezia energetikoaren prebentziorako lantzen ari den Estrategiaren oinarriak aurreratu ditu
Ingurumenak pobrezia energetikoaren prebentziorako lantzen ari den Estrategiaren oinarriak aurreratu ditu
Pobrezia energetikoari aurre egitea Aldundiarentzat lehentasun handiko gaia dela ziurtatu du Asensiok.
Jose Ignacio Asensio, Ingurumen diputatuak, Aldundia lantzen ari den pobrezia energetikoaren prebentzio Estrategiaren oinarriak azaldu ditu.
Horretarako, indarrean dagoen Energia Foru-Plana berrikusiko da, pobrezia energetikoaren aurkako estrategia-plangintzaren ardatz izango dena eta ekimen guztiek helburu hau lortzearren bat eginez. Azken helburua faktura energetikoa murriztea da (kontsumoa, gastu ekonomiko eta isuritako CO2-ren tona kopuruaren gutxitzea) gipuzkoarren etxe, enpresa, denda, zerbitzu publiko, eta abar. Asensiok iragarri du udazkena baino lehen Pobrezia Energetikoaren Behatokia sortuko dela.
Aldundiak eta Egia-Coreaga Fundazioak (Dokumentazio eta SIS Ikerketa Zentroak) egindako pobrezia energetiko ikerketaren arabera (azaroko Energia Jardunaldietan aditzera eman ziren ikerketaren emaitzak), Gipuzkoako etxeen %12,3ak (70.000 pertsona) energia ordaindu ahal izateko gehiegizko gastua egiten dute eta etxeen %9,8ak (71.000 pertsona) etxea tenperatura egokian mantentzeko ezintasuna adierazi dute.
Pobrezia energetikoa gizartearen kalteberatasunaren isla da energiari dagokionez; krisia, diru-sarrera txiki, energiaren prezio handi, energia kontsumoa kudeatzeko irizpide falta eta eraikuntza, instalazio zein tresnen energia-eraginkortasun baxuaren ondorioz areagotu dena.
“Pobrezia energetikoari aurre egitea gure lehentasuna da. Hainbat erakunde, eragile eta herritarren neurriak eta epe laburrera, luzera zein ertainera zenbait ekimen behar dituena gure jarrera energia kontsumitzaile gisa hobetzeko. Energia komunitate osora iritsi beharreko oinarrizko ondasuna da: etxe guztietara, lantoki, zerbitzu eta abarretara; eta hori lortzeko neurri azkarrak eta eraginkorrak erabili behar ditugu”, dio Asensiok.
Pobrezia murrizteko hartu daitezkeen neurriak zuzentzaileak izan daitezke, prebentziozkoak (energia erosketaren hobekuntza, kontsumo ohiturak eta eraikuntzen eraginkortasuna) eta baita eraldatzaileak ere (etekinen banaketa zuzena duten proiektuak errazten duten ekimen kolektibo eta publikoak. Energiaren gaian plangintza eta ekintza tokian tokiko eskala, kooperatiba energetiko, energia berriztagarrian onarritutako autokontsumoaren sorrera, eta abar). Prebentzio izaera duten neurriak eta eraldatzaileak dira Departamentuak burutu beharrekoak eta horretan gabiltza.
Departamentua aurreztean (gutxiago kontsumitu eta ordaindu), energia-eraginkortasunean (berdin ekoiztu kontsumo eta kostu txikiagoarekin) eta kontsumitzaileengandik gertu dauden banakako instalazio zein instalazio kolektiboen iturri-berriztagarrien bitartez energia sortzean oinarritutako eredu energetikoa sustatzen ari da Ingurumen Departamentua. Bestalde, tokian tokiko energiaren sorrera ereduak ezartzen ari gara eta baita ingurumenaren eraginaren ikuspegitik ondo integratutakoak ere, pobrezia energetikoa saihesteko kontsumitzaileengandik gertu daudenak. Halaber, parte-hartze publiko, kolektibo eta pribatua ziurtatzen duten negozio ereduak bultatzen ari gara.
Argitu Programa
Eraginkortasun energetikoan oinarritutako eredua garatzeko asmoz, Ingurumen Departamentua ARGITU programa garatzen ari da. Programaren xedea energiaren arloan etxeei aholkuak ematea da, zehazki elektriziteari dagokionez, eraginkortasuna eta aurreztea lortu ahal izateko.
50 udalerritako 400 etxe borondatez parte hartzen ari dira. Une oro beraien kontsumo elektrikoa ezagutzeko aukera ematen duen plataforma onlinera sarbidea dute eta honek beharrezkoak ez diren elektrizitate kontsumo portaerak zuzentzeko aukera eskaintzen du. Kontratatu beharko luketen potentziari buruz ere informatzen zaie, izan ere, honek fakturaren %33,51a suposatzen du. Plataformak eztabaidarako gunea du non erabiltzaile guztiek elkar eztabaida dezakete, zalantzak adieraziz edo gainerako partaideri hobekuntzak azalduz. Departamentuak aktiboki parte hartzen du etxeei aholku emanez. Etxe bakoitzak hilero buletin elektronikoa jasotzen du. Bertan, aurreikusitako eta izandako kontsumoen berri ematen da eta erabiltzaileari aholkuak ematen zaizkio geroz eta eraginkorragoa izateko.
Programaren helburua urtebeteko epean etxeek kontsumo elektrikoaren %10eko murrizketa lortzea da. Programaren emaitzak udazkenean ezagutuko dira eta behin hauek ezagututa, portaera irizpideak ezarri daitezke herritarrei orokorrean hedatu daitezkenak.
Herritarrentzako aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da Argitu programaren bitartez lortutako esperientziak praktikan jartzeko.
Eskualdeen energia ekimen egitasmoak
Pobrezia energetikoaren aurkako estrategia orokorraren esparruan,eskualde eta tokian tokiko energia sorrera ereduak ezartzen ari gara, ingurumenaren gaineko eragina eta etekinen parte-hartze publiko-pribatua ziurtatzen duten negozio ereduen ikuspegitik ondo integraturik daudenak.
Asensioren iritziz, berebiziko garrantzia du tokian tokiko entitateak (Aldundiak berak, udal eta beste hainbat erakunde) elkarlanean aritzea, kontsumitzaile guztiak inplikatuko dituen energia arloko ekimen egitasmoa bultzatzeko (landa eta hirietako etxeak, sektore guztietako pymeak, merkatu txikiak, zerbitzu publikoak, eta abar).
Gipuzkoako bost eskualdeak 47 udalerri elkartzen dituzten energia ekimen egitasmoak lantzen ari dira Ingurumen Departamentuaren zuzendaritzapean.
Horretarako garapen ekonomikorako eskualdeko agentzia, udal eta hainbat herri elkarteren laguntza dute. “Energia Jasangarri eta pobrezia energetiko Lurralde Mahaiaren” bitartez garatzen ari diren ekintzak dira, eragile guztiek parte hartzeko zeharkako lanabesa. Eskualdeko energia plangintza hauek foru-plangintzarekin bat datozte.
Lurralde Mahaiean egindako hausnarketaren emaitza gisa, Ingurumen Departamentuak 2016-2019 urteetarako energia jasangarriaren arloako egitaraua garatu du. Eta hauek dira bere ardatzak:
- Gipuzkoako Pobrezia Energetikoko Behatokiaren sorkuntza
- Energia Jasangarri eta pobrezia energetikoko Lurralde Mahaiaren sorrera
- Energia foru-egitasmoaren berrikusketa, Gipuzkoako pobrezia energetikoaren prebentzio estrategia bezala
- Eskualdeko energia egitarauak eta mahaiak bultzatzea (babes ekonomiko eta aholkularitza teknikoaren sendotzea, eskualdeko energia mahaien dinamizazioa, energia arloko europar finantziazioen hautagaitzen koordinazioa)
- Banatutako energiaren sorreran oinarritzen den Europako udal eta eskualdeen saiakera nabarmenen jarraipena. Etekinen banaketa publiko-kolektibo-pribatu orekatua duten negozio ereduekin
- Aurreproiektu eta proiektu erakusgarrien bultzada, energia berriztagarrien bitartez banatutako sorreraren arloan.
- Eraikin eta foru-instalazioen kudeaketa energetiko jasangarriaren sendotzea
- Eraikinen jasangarritasun energetikorako foru-dekretuaren sorrera eta onarpena
- Etxeetan energia elektrikoa aurrezteko ARGITU programa garatzea. Energiaren kontsumoaren arloan etxeen aholkularitza zerbitzu katalogoa duena.
- Eraginkortasun energetikoa lortzeko urteroko egitarauaren sendotzea, sentsibilizazio eta formakuntza ekimenen bitartez (herritar eta profesionalentzat) eskola eta ikastetxeekin batera eta eskualdeko plangintzarekin.
- Departamentuaren URTEROKO ENERGIA JARDUNALDIEN antolaketa eta burutzea. Ikerketak eta lorpenak gardentasunez hedatu eta partehartzea sustatuz herritar guztiei zabaltzeko xedea duena.
Departamentuak babes ekonomikorako hainbat bitarteko eratu ditu:
- Lankidetza hitzarmenak eskualdeko garapen Agentziekin
- Udal erakundeentzako urteko epeko diru-laguntzak. Energia jasangarri eredu baten garapen eta sustapenarentzat, 215.000€-ko aurrekontu-hornidurarekin
- Energia jasangarriko bekaren sorkuntza, gazteei zuzenduta, energia jasangariaren gaian teknikoen garrantzia azpimarratu eta bultzatzeko.
- Usurbilgo lanbide eskolarekin lankidetza (energia materiarengatik izendatua) eta beste heziketa zentro, sentsibilizazio eta formakuntza egitarauen garapenerako, lurraldeko herritar eta profesionalei zuzenduta.
1483