Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Aldundiak gazteak klima aldaketa eta bere eraginen inguruan sentsibilizatzeko bideo-joko berri bat egin du.

2019/01/25

Ingurumeneko Departamentuak ikasleei zuzendutako programaren bitartez burutuko du jardunaldia, elikagaien xahutzea eta bere eragina zein den erakusteko.

 

José Ignacio Asensio: “Garbi dugu ikastetxeak funtsezkoak direla eskola komunitatea ingurumenaren babesarekin konprometitzea lortuko duten jarrera eta portaera aldaketetan hezteko”.

 

Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak “Egin aurre klima aldaketari” smartphonentzako bideo-jokoa aurkeztu du. Bere helburua da gazteek ingurumen gai ugarien inguruan ezagutza eskuratzea. Hala nola, klima aldaketari, hondakinen kudeaketari, energiari edo karbono arrastoari buruz. Halaber, lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako sentsibilizazio eta hezkuntza jardunaldia antolatu du. Horretarako, ostiral honetan, horma-irudi artistikoa sortuko dute haurrek Garbera merkataritza gunean.

 

“Egin aurre klima aldaketari” bideo-jokoak klima aldaketaren eta kutsaduraren ondorioz munduan bizitzea ia ezinezkoa den etorkizunera eramaten gaitu. Iraganean egindako akatsak zuzentzeko eta karbono-aztarna murrizteko aukera ematen dizu orainean. Galderaz osatutako joko bat da eta bere xedea da modu atsegingarrian gazteek karbono arrastoaren, klima aldaketaren, hondakinen kudeaketaren eta energiaren inguruan ezagutza eskuratzea. Bideo-jokoa gaurtik aurrera dohain eskuratu dezakete Android eta IOSeko erabiltzaile guztiek.

 

Aplikazioaren helburu nagusia da erreminta motibatzailea izatea kontzeptuak ikasteko eta jarrerak aldatzeko garaian ingurumenarekiko dugun eragina gutxitzeko. Urtarrilaren 25ean eta 26an, Garbera merkatal gunean stand bat egongo da nahi duenak bideo-jokoa probatzeko. Halaber, gaurtik aurrera jokoa deskarga daiteke.

Elikagaien xahutzea

Jardunaldiaren beste ardatz bat da, Prosalus gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egindako jardunaldia elikagaien xahutzearen eta hondakinen birziklatzearen inguruan haurrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzeko. Horretarako, sormenerako, hartu-eman artistikorako eta gizarte zein kultura dinamiken sorrerarako eremu bat prestatu da. Ekimen honek helburu hirukoitza du: batetik, birziklatzearen garrantziari buruzko ideiak helarazten ditu eta elikagaien xahutzea eta honek ingurumenarekiko sortzen duen errealitatea gerturatzen die haurrei; bestetik, ideia hauen bitartez banakako irudikapen grafiko eta artistikoa sortuko da; eta azkenik, haurrek taldean irtenbideak lortzen ikasiko dute modu kritiko, aktibo eta parte-hartzailean.

 

Sei izango dira gauzatuko diren tailerrak. Ikasleek Meteoro kolektiboaren hiru kideen laguntza izango dute, zeintzuk esperientzia artistiko handia duten diseinuaren eta ilustrazioaren alorrean. Tailer bakoitzak ordubeteko iraupena izango du eta bertan, lehen hezkuntzako ikasleek elikagaien xahutzearen arazoari ekingo diote eta aldi berean, hiriko artearen hainbat teknika ezagutuko dituzte. Teknika hauen bitartez, horma-irudi artistikoa sortuko dute taldeka zeinek haurren mobilizazioa irudikatuko duen. Lehenik eta behin, banakako lan artistikoak garatuko dituzte, elikagaien xahutzearen arazoa eta birziklatzearen garrantzia irudikatuko dutenak. Bigarrenik, taldeko horma-irudi parte-hartzailea sortuko dute banakako lan guztiak bateratuz. Birziklatutako materialaren bitartez sortutako kartoizko kutxak erabiliko dituzte, ingurumenaren kontrako eragin negatiboa sor dezakeen inolako tindagai edo osagai kimikorik gabe.

  

1771