Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumena eta Aztik Gipuzkoako hondartzak monitorizatuko dituzte

Ingurumena eta Aztik Gipuzkoako hondartzak monitorizatuko dituzte

Ingurumenak 80.000 euro inbertituko ditu Kosta Sistemak bildutako datuak aztertzeko,

2020/02/24

Aldundiak 80.000 euro inbertituko ditu Kosta Sistemak bildutako datuak aztertzeko, hala nola segurtasuna, fluxua, eta itsas mailaren igoerak eta muturreko olatuek gure kostaldean duen eragina.

Jose Ignacio Asensio: "Gipuzkoako hondartzak lehen mailako ondare naturala dira. Kosta Sistema bezalako tresnak, haien babesa eta segurtasuna hobetzeko aukera emateaz gain, klima-aldaketak gure kostaldean dituen eraginak ekiditeko neurriak hartzeko balio digu.”

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok eta AZTI teknologia-zentroko zuzendari nagusi Rogelio Pozok hitzarmen bat sinatu dute, hondartzen kudeaketa-tresna espezifikoak aplikatzeko, abiapuntutzat hartuta Kosta System sistemaren kostaldeko bideometria-aplikazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarea osatzen duten 10 hondartzetan: Saturraran eta Ondarbeltz, Mutrikun; Deba; Itzurun eta Santiago, Zumaian; Gaztetape eta Malkorbe, Getarian; Zarautz; Antilla, Orion; eta Hondarribia.

Tresna horiei esker, hareatzen bilakaeraren behaketa sakonduko da, adierazleen eta datuen denborazko serieen bitartez, zeintzuek ahalbidetuko baitute klima-aldaketak gure lurraldean duen inpaktua ebaluatzea. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, “Gipuzkoako hondartzak lehen mailako ondare naturala dira. Kosta Sistema bezalako tresnak, haien babesa eta segurtasuna hobetzeko aukera emateaz gain, klima-aldaketak gure kostaldean dituen eraginak ekiditeko neurriak hartzeko balio digu.”

Hareatzen bilakaera behatu eta aztertzeak bat egiten du Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Borroka Estrategiarekin (Gipuzkoa Klima 2050), planteamendu honetan: klima-aldaketa hareatzen kudeaketan integratzea, eta itsas mailaren igoerak kostaldeko eremuetan duen eragina ebaluatzea. Nola itsasbazterreko hareatzak monitorizatu beharra baitago kostaldeak klima-aldaketaren aurrean duen zaurgarritasunagatik, eta hondartzak hobeto kudeatzeagatik, bada, Gipuzkoako Foru Aldundian, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak erabaki zuen bideometriako foru sare bat abiaraztea, ahalbidetuko lukeena informazio erabilgarria lortzea bideokameren bidezko irudi tratamenduko tekniketatik abiatuta.   

Gipuzkoako Foru Aldundian, Ingurumeneko Departamentua 2017. urtetik ari da garatzen, AZTIrekin batera, Kosta System deritzon bideometria-sare bat, Gipuzkoako kostaldean. Lehen kamera instalatu zen pilotaje modura, Zarauzko herrian, 2017. urtean; 2018an, zerbitzua hedatu zen Debako eta Hondarribiko hondartzetara; eta, 2019an, estazio bana instalatu zen sei hondartza hauetan: Saturraran, Mutrikun; Itzurun eta Santiago, Zumaian; Gaztetape eta Malkorbe, Getarian; eta Antilla, Orion. Halatan, Gipuzkoako itsasertz guztia dago monitorizatuta, eta horrek ahalbidetzen digu datu zehatzak lortzea klima-aldaketak gure kostan duen bilakaeraz eta eraginaz.

Bideomonitorizazioak erabiltzaileen dentsitateari buruzko informazioa lortzeko eta hondartzetako eguneroko asistentzia datuak kalkulatzeko aukera emango du. Era berean, korronte eta uhinen mapen azterketa optimizatuko da, bainatzaileentzat arrisku handiagoa duten bainu eremuak zehazteko. Hau erabilgarria da sorosleen zerbitzuak laguntzeko eta, horrela, bainatzaileen segurtasuna bermatzeko

Halaber jarraituko da neurtzen, bideomonitorizazio sistemari esker, erabiltzaile dentsitateari buruzko informazioa, eta kalkulatuko dira egunero hondartzetara joaten den jende kopuruari buruzko datuak. Era berean, optimizatuko da korronte eta olatuen mapei buruzko azterketa, zehaztearren zein zonatan dagoen arrisku handiagoa bainularientzat. Hori oso baliagarria da sorospen zerbitzuei laguntzeko eta, horrela, bainularien segurtasuna bermatzeko. 

  

1442