Ingurumena eta Gizarte Politikak hitzarmena sinatu dute Uliazpi eta Kabiako zentroetan energia-hobekuntzak finantzatzeko
Ingurumena eta Gizarte Politikak hitzarmena sinatu dute Uliazpi eta Kabiako zentroetan energia-hobekuntzak finantzatzeko
Ingurumena eta Gizarte Politikak hitzarmena sinatu dute Uliazpi eta Kabiako zentroetan energia-hobekuntzak finantzatzeko
Ingurumeneko Departamentuak 340.000 euro inbertituko ditu birmoldaketa-lanetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 340.000 euro inbertituko ditu birmoldaketa-lanetan, Andoaingo San Juan Bautista (KABIA) adinekoentzako egoitzan eta Uliazpiko Hondarribian dagoen Zubieta Zentroko bi etxebizitzetan energia-sistema eta -teknologia garbi eta eraginkorrak ezartzeko.
José Ignacio Asensio: “ezinbestekoa da sinergiak aprobetxatzea, energia-eredu jasangarria lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko; horretarako, Gipuzkoako gizartearen energia-pobrezia murriztu eta prebenitu behar da, energia-mendekotasun txikiagoa lortu behar da eta CO2-isuriak gero eta baxuagoak izatea lortu behar dugu, klima-aldaketaren aurkako politikekin bat etortzeko”.
Hitzarmen hauekin, Ingurumen eta Gizarte Politiketako departamentuek energia aurreztea eta energia berriztagarriak aprobetxatzea sustatuko dute
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politika diputatua eta Kabia foru organismo autonomoaren zein Uliazpi Fundazioaren lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Alundian.
Ingurumeneko Departamentuak azken urteetan energiari buruzko zenbait jarduketa burutzen ari da, helburu dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetan energiaren aurrezpena eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzea eta bultzatzea. Zentzu honetan, Departamentuak hainbat jarduera jarri ditu abian, besteak beste, zentro, eraikin eta instalazio guztietan energia garbiak, eraginkorrak eta berriztagarriak erabiltzen dituzten sistema eta teknologiak ezartzea helburu dutenak. Hitzarmen hauekin, Ingurumen eta Gizarte Politiketako departamentuek energia aurreztea eta energia berriztagarriak aprobetxatzea sustatuko dute. Hitzarmen hauekin, Ingurumen eta Gizarte Politiketako departamentuek energia aurreztea eta energia berriztagarriak aprobetxatzea sustatuko dute Aldundiko eraikinetan, lurraldean trantsitzio energetikoaren alde eginez modu horretara. José Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak esan du: “ezinbestekoa da sinergiak aprobetxatzea, energia-eredu jasangarria lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko; horretarako, Gipuzkoako gizartearen energia-pobrezia murriztu eta prebenitu behar da, energia-mendekotasun txikiagoa lortu behar da eta CO2-isuriak gero eta baxuagoak izatea lortu behar dugu, klima-aldaketaren aurkako politikekin bat etortzeko”.
Bestalde, Maite Peña diputatuak azpimarratu du hitzarmen horien sinadurak “energia-eraginkortasuna hobetzeaz gain, Uliazpi eta Kabiako erabiltzaileen ongizatea hobetzen laguntzen du. Gizarte Politiketako Departamentuarentzat ezinbestekoa da erabateko zainketa eta arreta eskaintzea, kalitatezkoa eta pertsona bakoitzaren beharrei erantzuten diena. Bide horretan, oso positibotzat jotzen dugu gaur hitzarmen hauek sinatzean ematen dugun pausoa, zeren eta, hain zuzen ere, Uliazpiko adimen-urritasuna duten pertsonei eta Kabiako egoitzetan eta eguneko zentroetan mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonei arreta integrala eskaintzeko helburua lortzen laguntzen baitu”.
Andoaingo adinekoentzako egoitzari dagokionez (KABIA), azterketa bat egin da energia sortzeko dauden aukerak aztertzeko, eraikinaren ur bero sanitarioaren eta berokuntzaren beharrak asetzeko, eta beti ere errentagarritasun ekonomikoko tarte bideragarri batzuen barruan. Aukera ezberdinak elkarrekin aztertu ondoren, energia sortzeko sistema hobetzea erabaki da, egungo galdarak eraginkorragoak diren galdara berriekin ordezkatuz eta egungo eguzki instalazio termikoa zaharberrituz. Konponbide horren arabera, energia aurreztuko da 209.096,75 kWh/urte, eta co2-emisioak 44,09 tona/urte murriztuko dira. Proiektu honetarako ekarpena 175.000 eurokoa da, hau da, proiektua osoaren kostuaren %50.
Horrekin batera, azterketa bat egin zen, Uliazpi Fundazioko Hondarribiako Zubieta zentroan energia kontsumoaren murrizketa eta energia berriztagarrien ezarpena aztertzeko. Zentroko bi etxetako energia eskaera asetzeko premiei erantzungo liekeen energia sortzeko zenbait aukeren azterlana burutu zen, betiere errentagarritasun ekonomikoko tarte bideragarrien barruan. Irtenbide desberdinak batera aztertu ostean Zubieta zentroko bi etxetan bi aerotermia unitate instalatzea eta barneko banaketa-sistema aldatzea erabaki zen. Irtenbide honen helburua bi etxeen barnean erosotasuna hobetzea da, betiere energia-eraginkortasunez. Kasu honetan, Ingurumen Departamentuak konpromisoa hartu du adierazitako obraren exekuzioa 163.000,00 eurotan finantzatzeko, hau da, obra egiteko kostuaren %50a.
1455