Ingurumeneko Departamentua eta Ceit lankidetzan arituko dira Gipuzkoan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko
Ingurumeneko Departamentua eta Ceit lankidetzan arituko dira Gipuzkoan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko
Ingurumeneko Departamentua eta Ceit lankidetzan arituko dira Gipuzkoan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko
Asensio: «Teknologia berdeen ikerketa funtsezkoa da Gipuzkoa Green Dealeko europar politiketan kokatzeko eta ekonomia zirkularra eta enpleguaren sorrera bultzatzeko».
Ingurumeneko Departamentuak eta Ceit Zentro Teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute tresna elektriko eta elektronikoen hondakinetan dauden lurzoru arraroetako elementuak berreskuratzeko ikerketa-ildo berri bat irekitzeko.
José Ignacio Asensio: «Teknologia berdeen ikerketa funtsezkoa da Gipuzkoa Green Dealeko europar politiketan kokatzeko eta ekonomia zirkularra eta enpleguaren sorrera bultzatzeko».
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko diputatuak eta Antonio González Prada Ceit Zentro Teknologikoko kudeatzaileak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinetan dauden lur arraroetatik eratorritako elementuak berreskuratzeko ikerketa-lerro berri bat irekitzeko, hala nola mugikorrak, ordenagailuak, etxetresna elektrikoak, ibilgailuak eta balio handiko gailu medikoak, komunikazioak, elektronika, automozioa edo medikuntza bezalako sektoreetarako.
Hitzarmen honen helburua Ceit Teknologia Zentroarekin lankidetzan aritzea da (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bultzatutako 'GK Recycling' berrerabilpenerako eta birziklapenerako Gipuzkoako klusterreko kidearekin), gailu elektronikoetan (TEEH) dauden hondakin imanetatik abiatuta Neodimioaren (Nd) birziklapen aurreraturako prozesu solbometalurgiko bat garatzeko. TEEH hondakinetako NdFeB imanek ehuneko handi bat hartzen dute lur arraroetatik eratorritako elementuen merkatuan. Proiektu honetan, Ceitek disolbatzaile organikoak eta bestelako konposatu kimikoak (likido ionikoak, adibidez) erabiltzearen bideragarritasuna aztertuko du, lur arraroetatik eratorritako elementuen kalitate handiko birziklapenera iristeko, Nediomioa (Nd) eta Disprosioa (Dy), esaterako.
Azken helburua da Neodimioa eta Disprosioa % 98tik gorako purutasun maila duten oxido gisa errekuperatzea eta prozesuan errendimendu handia lortzea. Halaber, Gipuzkoako enpresak inplikatu nahi dira proiektuaren garapenean.
Gaur egun, Txinak du lehengai horren munduko erreserben herena, eta lur horietatik eratorritako oxidoen esportatzaile nagusia da. Kontrol horrek ziurgabetasuna, hegazkortasuna eta Europak herrialde asatikoarekiko mendekotasun handia sortzen ditu. Elementu horiek birziklatzean eta aprobetxatzean ikerketaren alde egitea funtsezkoa da Europako herrialdeen mendekotasuna murrizteko, ingurumena hobetzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko.
José Ignacio Asensio foru diputatuak azaldu du bere departamentuak norabide horretan aurrera egin nahi duela: ingurumena hobetu, ekonomia zirkularra sustatu, eta klima-aldaketa arintzen eta horretara egokitzen ahalegindu. «Era berean, helburu horren barruan, tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako elementuak berreskuratzeko ikerketa orokorra bultzatu nahi dugu», adierazi du Asensiok.
Horri dagokionez, nabarmentzekoa da gaur egun gailu elektriko eta elektronikoen 12 milioi tona inguru sortzen direla urtean Europan. Hondakin mota horrek gora egiten du urtez urte, eta material batzuen birziklatze tasak txikiak izaten dira. Hondakin horien osagai batzuk, hala nola iman iraunkorrak, lur arraroetatik eratorritako elementuez osatuta daude. Ildo horretan, nabarmendu behar da Europar Batasunak gailu elektronikoetan jasotako lehengai kritikoak identifikatu dituela interes estrategiko handiko materialak berreskuratzeko politikan lehentasunezko arreta eman beharreko bost hondakin motetako bat bezala.
1761