Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumeneko Departamentuak herritarren lehiaketa bat abiaraziko du klima-aldaketaren aurka

Ingurumeneko Departamentuak herritarren lehiaketa bat abiaraziko du klima-aldaketaren aurka

Klima Bai! lehiaketak, zeina gauzatuko baita app baten bidez, jasangarritasuneranzko aldaketa bat sustatu nahi du herritarren eguneroko ohituretan.

2021/09/09

Herritarrek hautatu zuten ekimena, Aurrekontu Irekiak 2020 kanpainaren barruan, eta Green Recovery Gipuzkoa lantaldearen esparruan garatu da.

Klima Bai! lehiaketak, zeina gauzatuko baita app baten bidez, jasangarritasuneranzko aldaketa bat sustatu nahi du herritarren eguneroko ohituretan, zazpi erronkaren barruan: energia, elikadura, ehunak, ur kontsumoa, hondakinak, mugikortasun jasangarria, eta biodibertsitatea.

Lehiaketa Gipuzkoako udalei zuzenduta egongo da, eta udal horietako biztanleek parte hartu beharko dute, klima-aldaketari aurre egiteko erronkak gauzatzearren.

Jose Ignacio Asensio: “Funtsezkoak dira, alde batetik, herritarren parte-hartzea, eta bestetik, eragileen arteko lankidetza, erabakigarriak direlako berotze globalaren aurrean gizarte gisa dugun erantzunerako. Datuek adierazten digute itzulerarik gabeko puntuetatik hurbil gaudela, eta ezinbestekoa dela klimaren aldeko gizarte ekintzari laguntzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea”.

Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Ingurumeneko zuzendari Mónica Pedreirak Klima Bai! lehiaketa aurkeztu dute, Ingurumeneko Departamentuak diseinatua, herritarrak klima-ekintzan sentsibilizatu eta prestatzeko. App baten bidez, zeinak planteatzen baititu zazpi ekintza-eremu –energia, elikadura, ehunak, ur kontsumoa, hondakinak, mugikortasun jasangarria, eta biodibertsitatea–, lehiaketak gogoeta eginarazi nahi du egunerokotasunean izaten ditugun ohiturei buruz, eta horiek nola alda daitezkeen ekintza jasangarriagoak bihurtzeko, klima-aldaketaren aurkako borrokan bat egingo dutenak.

Lehiaketa 6 hilabetez luzatuko da gutxi gorabehera, eta izena emateko oinarriak datorren astean argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren. Oinarriak webgunean argitaratuko dira, eta udalek eta herritarrek hilabeteko epea izango dute izena emateko. Lehiaketa App Klima Bai!-ren bidez egingo da. Google Play-n eta Apple Store-n eskura daiteke, eta/edo Klima Bai! web-plataformaren bidez.

Jose Ignacio Asensio foru diputatuak azpimarratu duenez, “Funtsezkoak dira, alde batetik, herritarren parte-hartzea, eta bestetik, eragileen arteko lankidetza, erabakigarriak direlako berotze globalaren aurrean gizarte gisa dugun erantzunerako. Datuek adierazten digute itzulerarik gabeko puntuetatik hurbil gaudela, eta ezinbestekoa dela klimaren aldeko gizarte ekintzari laguntzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea”. Aurkeztutako tresnak –app bat, dagokion web bertsioarekin, non herritarrek izena eman behar duten parte hartzeko– hainbat galdera egiten ditu zazpi ekintza-eremuetako bakoitzari buruz, eta puntuazio bat ematen du erantzunen arabera. Izena eman duten etxeak saiatuko dira puntuak gehitzen beren ranking partikularrari, ekintza batzuk eginez, appak hasierako galdetegian oinarrituta proposatuko dizkienak.

Klima Bai! udalerrien arteko lehiaketa gisa planteatuta dago, eta azken puntuazioa izango da udalerri bakoitzean parte hartzen duten etxeen puntuazioen batura. Ofizialki, udalak izango dira lehiaketan izena emango dutenak, eta lortu beharko dute beren udalerrietako etxeek ekimen honetan parte har dezaten. Puntuaziorik handiena lortzen duten udalerriei sari bana emango zaie (1. saria 40.000 €, 2. saria 20.000 €, eta 3. saria 10.000 €), eta udalerri bakoitzak erabakiko du zer ekintzatan inbertitu. . Halaber, banakako sariak aurreikusten dira auto elektrikoak kontsumitzeko edo erabiltzeko txartel gisa puntu gehien lortzen dituzten herritarrentzat, adibidez.

Proiektu hau, zeina 2021. urte osoan luzatuko baita, herritarrek Aurrekontu Irekiak 2020 kanpainaren barruan hautatutako ekimen bat da, Green Recovery Gipuzkoa lantaldearen esparruan garatua. Horri dagokionez, foru diputatuak adierazi du “horrek erakusten duela erabaki politikoak koherentziaz hartzen direla, eta gobernantza-eredu berritzaile bat dela, ekintzatik abiatua”.

Proiektu hau diseinatzeko orduan, aintzakotzat hartu dira Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako etxeei egindako inkestaren emaitzak, horren helburua baitzen herritarrek klima-aldaketari buruz duten ezagutza-maila eta pertzepzioak ezagutzea. Inkesta horren arabera –2020an argitaratu zen–, asko handitu da herritarren kezka-maila klima-aldaketarekiko; zehazkiago, % 60ko igoera erregistratu da klimarekiko kezka edo kezka handia duten pertsonen ehunekoan. Zehazki, eta 2020ko emaitzen arabera, inkestari erantzun dioten pertsonen % 46 oso kezkatuta edo izugarri kezkatuta daude klima-aldaketak duen bilakaeraren aurrean.

Inkestan nabarmentzen zen eta lehiaketa prestatzerakoan kontuan hartu den beste datu bat zera da, inkestatuen % 85ek adierazten zutela neurriren bat hartu dutela, pertsonalki, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Proportzio hori oso handia da Europako batez besteko proportzioarekin alderatzen badugu (% 49). Ekintza hauek erregistratu ziren, nagusiki: zaborra bereiztea, erabili eta botatzeko gauzak ez kontsumitzea, etxetresna eraginkorrak erostea, tokiko establezimenduetan erosteari lehentasuna ematea Internet bidezko erosketen aldean, tokiko eta hurbileko produktuen aldeko apustua egitea, etxean energia aurrezteari buruz informatzea, eta mugikortasun publikoaren edo oinezkoaren aldeko apustua egitea. 

 

  

1646