Inkestatuen %38k indarkeria digitala jasan dutela adierazi du, gehienetan baimenik gabe jasotako eduki sexualen bidez
Inkestatuen %38k indarkeria digitala jasan dutela adierazi du, gehienetan baimenik gabe jasotako eduki sexualen bidez
Inkestatuen %38k indarkeria digitala jasan dutela adierazi du, gehienetan baimenik gabe jasotako eduki sexualen bidez
Gipuzkoako matxismo digitalari buruzko lehen inkestaren emaitzek agerian uzten dute plataforma digitalak eraso-eszenatoki bihurtu direla.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko indarkeria matxista digitalari buruzko lehen azterketaren aurrerapena aurkeztu du, Azaroaren 25aren harira antolatutako jardueren baitan. Aurrerapena lurralde osoko 30 neraberekin egindako topaketa batean aurkeztu da, non mezu eta jarrera matxistak desaktibatzeko hainbat gako eta tresna landu diren. Azterketa hau, inkesta anonimo batean oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeria digitalaren forma berriak sakon aztertzeko ikerlan baten lehen urratsa da.
Foru bozeramaile Irune Berasaluzek adierazi duenez, datuek "emakumeen aurkako indarkeria digitalaren inguruko errealitate kezkagarria islatzen dute, eta ikusi da plataforma digitalak eraso-espazio bihurtu direla". Parte-hartzaileen %38k Internet bidezko erasoak jasan dituztela aitortu dute, besteak beste, baimenik gabe jasotako eduki sexualak, zita-eskaeren presioa, mehatxuak eta irainak. "Egoera horiek errua, segurtasun falta eta estresa bezalako sentimenduak eragiten dituzte, indarkeria mota horiek duten eragin emozional sakona erakutsiz".
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak "indarkeria matxistaren aurkako borrokan gure konpromisoa berretsi nahi dugu, arazo hau gero eta hedatuago dagoela ikusgarri eginez eta harreman berdinzaleago eta osasuntsuagoak sustatzeko tresnak eskainiz, esparru digitalean ere bai, batez ere gazteen artean eraginez", gehitu du Berasaluzek.
Bozeramaileak azaldu duenez, Berdintasun Organoko taldea berdintasun-agenda berria diseinatzen ari da. Agenda horrek bereziki berdintasunaren aurkako diskurtsoetan eta sare sozialek eta algoritmoek zabalkunde masiborako aurkitzen dituzten indarkeria eta jazarpen forma berrietan jarriko du arreta.
Inkestaren emaitza aurrerapenak
Gipuzkoako 122 pertsonak parte hartu dute inkesta honetan (horietatik %91 emakumeak, %7 gizonak eta %1 pertsona ez-binarioak), eta bertan lineako jazarpen mota eta ondorioak aztertu dira. Parte-hartzaileen adinak 17 eta 76 urte bitartekoak dira.
Emaitzarik nabarmenenen artean, %38k indarkeria digitala jasan dutela adierazi dute. Forma ohikoenak hauek izan dira:
· Baimenik gabe igorritako eduki sexualak (%24)
· Zita-eskaeren presioa (%16)
· Irain matxistak (%15)
· Mehatxu-mezuak (%13)
Erasoa jasan dutenen artean, %80k modu noizbehinkakoan jasan dute, %17k erregularki eta %3k egunero.Erasotzaileen artean, %37 ezagunak , %33 profil anonimoak eta %23 identifikatuak baina ezezagunak zirela adierazi dute.
Horrez gain, erasoen ondorio emozionalak nabarmenak dira, erantzunen arabera, honako hauek nabarmentzen direlarik:
· Segurtasun falta (%23)
· Autoestimua gutxitzea (%18)
· Erruduntasuna (%18)
· Estresa edo larritasuna (%17)
"Datu hauek indarkeria digitalari genero ikuspegitik heltzeko premia azpimarratzen dute, berdintasuna sustatuko duten eta esparru digitalean indarkeriaren aurka egingo duten politika publikoen bidez", gehitu du Berasaluzek.
3026