Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Inor atzean ez uztea

Inor atzean ez uztea

Gaur martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzeko, Nazio Batuek lema hau aukeratu dute.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok, adierazi du aurtengo eslogana mundu mailako elkarkidetasun deia dela. “Lehen mailako azpiegitura hidrikoak eta euri ugariko klima duen Lurraldean bizi izanak, ez du esan nahi uraren kontsumo arduratsua egiteko betebeharra ez dugunik”.

Gaur, martxoaren 22a, kontzientzia hartzeko une egokia da; izan ere, munduan mila milioi pertsonak ez dute giza beharrak asetzeko ur nahikorik, ezta kalitatezko urik ere. Ingurumenarekin zerikusia duten beste hainbat egoeratan bezala, emakumeak eta haurrak dira uraren arazoa gehien pairatzen dutenak, hauek baitira kultura gehienetan beraien etxebizitzak uraz hornitzeko ibilbide luzeak egin behar dituztenak.

Ildo honetan, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak azpimarratu du arrazoi hauek direla medio, Nazio Batuek sustatzen duten ‘inor atzean ez uztea’ helburuak inoiz baino zentzu handiago duela. Kalitatezko ura lortzeko zailtasunak, eskolara joatea galarazten du, gaixotasunak eragiten ditu eta herrialdeen arteko aldeak nabarmentzen ditu”.

  

1598