Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Greziako kostaldean errefuxiatuei jaten emateko Zaporeak izeneko ekimena

Greziako kostaldean errefuxiatuei jaten emateko Zaporeak izeneko ekimena

Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak Zaporeak Solidario ekimenaren nondik norakoak azaldu dute.

2016/02/16

Fernando San Martin Lankidetzako zuzendaria Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteko arduradunekin elkartu da gaur goizean eta Zaporeak Solidario ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkiote.

Jakinarazi dutenez, elkarteko sei boluntario Greziako Kos irlara joatekoak dira datorren martxoaren 1ean eta hara iristen diren milaka errefuxiatuei jaten emango diete sei hilabetez. Egin diren kalkuluen arabera, 6.000 pertsona iristen dira egunero Greziako uharteetara beren herrialdeetatik ihesi. Lankidetzako zuzendariak babesa adierazi dio ekimenari eta proiektua Foru Aldundiaren lankidetza politikaren esparruan sar daitekeela azaldu die.

Europako erakundeak ezer egin gabe dauden bitartean gizarteak, modu batera edo bestera, errefuxiatuei laguntzeko hartu duen konpromisoa eta egiten ari den ahalegina goraipatu ditu San Martinek. Horrela, gogorarazi du Gipuzkoako hainbat familia beren etxeetan gerratik ihesi datorren jendea hartzeko prest agertu zirela, Gipuzkoako boluntario talde bat Greziako kostaldera joan berri dela errefuxiatuak itsasotik ateratzen laguntzeko, edo duela egun batzuk Grosen zenbait elkartek Foru Aldundiaren laguntzaz pintxopote berezi bat antolatu zutela, salbamendurako ontzi bat eta gauez ikusteko ekipamendua erosteko, gauez iristen baitira errefuxiatu gehien, eta iluntasunak asko zailtzen baititu erreskate lanak.

“Gizarteak bere bidea aurkitu du mobilizatzeko eta erakutsi du, zailtasunak zailtasun, beti dagoela moduren bat bidegabekeriaren aurka egiteko” adierazi du San Martinek.

Intxaurrondoko Gastronomi Elkarteak bi kontu korronte ireki ditu bere ekimenarekin bat egin nahi dutenek laguntzeko aukera izan dezaten:

20955011809115250322 (Kutxabank)
30350103881030035880 (Laborala)


www.zaporeak-sabores.com
proyectos@gmail.com

 

  

1845