Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Irunen gertatutako eraso sexista gaitzetsi du Aldundiak

Irunen gertatutako eraso sexista gaitzetsi du Aldundiak

Irunen joan den larunbatean gertatutako eraso sexistaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gertaera salatu eta horren aurkako gaitzespena erakutsi nahi du adierazpen honen bitartez eta, honekin batera, biktimari eta haren gertukoei elkartasuna adierazi.

2020/09/01

Foru Aldundiak, batetik, emakumeen giza eskubideen urraketa gehiagorik ez toleratzeko erakundeon jarrerarik irmoena erakutsi nahi du adierazpen honekin. Eta, bestetik, herritarrei kanal bateratu bat eskaini nahi die, erasoak jasaten dituzten emakumeen askatasunaren kontrako eta, ondorioz, emakume guztien eskubideen kontrako erasoen aurkako arbuioa adierazteko. Hala, Aldundiak bat egiten du Irungo Udalak gaur arratsalderako deitu duen gaitzespen elkarretaratzearekin. Erakundearen ordezkari gisa, Miren Elgarresta, Berdintasunerako Organoaren zuzendariak hartuko du parte bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak herritarrei deia egiten diete, gaur irailak 1, Irungo San Juan plazan 19:00etan egingo den gaitzespen elkarretaratzean parte har dezaten, eta horrekin batera, #DenokZu aldarrikapenarekin bat egin, indarkeria sexistaren biktima diren emakume guztiekin elkartasunean.

 

  

1544