Irungo Olaberria eta Ventas lotzen dituen GI-3452 errepidea urgentziaz konponduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Irungo Olaberria eta Ventas lotzen dituen GI-3452 errepidea urgentziaz konponduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Irungo Olaberria eta Ventas lotzen dituen GI-3452 errepidea urgentziaz konponduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Bidea erabat moztuta utzi zuen luizi batek joan zen otsailaren 12an. Martxoaren erdi aldera hasiko dira obrak.
Gaurko Diputatuen kontseiluak urgentziaz onartu du Irungo Olaberria eta Ventas auzoak lotzen dituen GI-3452 errepidearen konponketak hastea. Iazko otsailean errepide horrek luizi bat izan zuen eta egoera kaxkarrean zegoen ordudanik. Errail bakarra zegoen zabalik eta ibilgailuak txandaka pasatzen ziren.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak adierazi duenez “aurreko gobernuak errepide horri konponbiderik eman ez bazion ere, legealdi honetan, hasieratik, Olaberria-Ventas errepidearen konponketa aurreikusita zegoen. Dagoeneko proiektua idatzita dago. Orain egin duguna, lanak lehen bai lehen hasi daitezen, irekita zegoen prozedura bertan behera uztea da”.
Izan ere obra horien prozedura pausoz pauso jarraituz gero, uda aurretik ezingo lirateke GI-3452 errepidea konpontzeko lanak hasi. Oiarbide diputatuaren esanetan “auzotarren egoera ikusita eta epeak azkartzeko, gaurko diputatuen kontseiluak onartu du prozedura aldatzea eta iragarkirik gabeko prozedura negoziatua abian jartzea kontratuen legearen 170 E artikuluaren babesean”
Lanek 307.736,80€ aurrekontua dute ( 254.327,93€ + BEZ) eta hiru hilabete iraungo dutela aurreikusten da. Lanak, martxoaren erdi aldera hasiko dira.
1723