Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Joana Marcús, Allison Saft eta Alice Kellen-ek Kultura Sailak antolatzen duen LUMAfest! gazte literaturaren jaialdiaren laugarren edizioan parte hartuko dute

Joana Marcús, Allison Saft eta Alice Kellen-ek Kultura Sailak antolatzen duen LUMAfest! gazte literaturaren jaialdiaren laugarren edizioan parte hartuko dute

Topaketak apirilaren 3tik 5era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan

Cultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu du gaur goizean. Jaialdia apirilaren 3, 4 eta 5ean egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan, eta publiko gaztearentzat punta-puntakoak diren idazleak biltzen ditue, hala nola Joana Marcús, Allison Saft edo Alice Kellen. Gazte irakurle eta idazleen topaleku izatearen alde egiten du jaialdiak, baita bi zaletasun horien inguruan gazteen komunitateen sorrera bultzatzearen alde ere, eta gazteen artean gogoeta eta pentsamendu kritikoa sustatzearen alde.

Ildo beretik, Isaac Palencia, Kultura Sustapena eta Gazteriako zuzendaria LUMAfest!-ek “Aldundiak gazte-literaturarekin eta irakurtzen eta idazten duen publiko gaztearekin duen konpromisoa berresten” duela, eta “proposamen oso erakargarria ekarriko du tokiko, estatuko eta nazioarteko autore eta proiektuak lotzen dituena, leku garrantzitsua gordez, jaialdiaren hasieratik egin den bezala, euskarazko literatura-ekoizpenari. Irakurketa eta idazketa bultzatzeko espazioak sustatzen jarraitu nahi dugu, haien botere eraldatzailean konfiantza dugulako hausnarketa kritikoaren eta irudimenaren ariketatik abiatuta”.

Gainera, aurtengo ediziorako kartel berria diseinatu da, Paula Estevezen eskutik, eta hurrengo edizioetan ere erabiliko da, jaialdiaren identitate bisuala indartzeko eta irudi ezagun eta egonkor bat izateko, ekimenaren espiritua jasoko duena. Kartelak estilo ausart eta feminista du, eta ideia hau jasotzen du: irakurketak ateak irekitzen dituela, eta gure subjektibotasuna gainditzen duten beste esperientzietara sarbidea eskaintzen duela.

Allison Saft, lehen aldiz Estatuan

Nabarmentzekoa da The New York Times egunkarian salduenen zerrendan agertu izan den Allison Saft estatubatuarrak Estatura egingo duen lehen bisita hartuko duela jaialdiak. Gainera, Joana Marcús eta Alice Kellen idazle nazional ospetsu eta ezagunek parte hartuko dute. Aipagarria da, halaber, Lur Gallastegi ‘Go!azen’ EITBko telesail ezaguneko liburuen egileak LUMAfest-en! ‘Zurriola beach hostel’ nobela berria aurkeztuko duela. Gallastegik mahai-inguru batean parte hartuko du Nerea Ibarzabal idazle eta bertsolariarekin batera. Azken hau 'Bar Gloria' bere lehen eleberriagatik da ezaguna literaturaren arloan.

Egitarauari dagokionez, ohiko formatuetatik aldendutako saioa antolatu da aurten, Formol Laborategia kolektiboaren eskutik. Beraien ‘Album’ argitalpenetik abiatuta, hitzaldi baten eta irakurketa dramatizatu baten arteko hibridazioa eskainiko dute.

Azkenik, Bruno Puelles antzerki irakasleak eta Lidia Ciprés egileak, sare sozialetan literatura dibulgatzeagatik ere ezaguna denak, hitzaldi bat emango dute, eta, haien azken liburuetatik abiatuta, girotzeak eta pertsonaiak sortzeko teknikei buruz hitz egingo dute.

Joana Marcúsen saiora joan ahal izateko izen-ematea martxoaren 17an irekiko da, jaialdiaren webgunean www.lumafestibala.com.

LUMAfest!-ekin Kolaborazioak

Horrez gain, LUMAfest!-ek inguruko eragile eta espazio literario ezberdinen arteko sareak josi nahi ditu. Horretarako, Elkar bezalako argitaletxeak inplikatzen ditu, eta sektoreko enpresen lankidetza bilatzen du, hala nola FNACena, zeinak Donostian duen egoitzan txoko bat eskainiko baitio jaialdiari, gonbidatutako egileei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Gainera, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Gremioak mikrokontakizunen lehiaketako sariak ematen ditu, eta liburu-denda independenteek ere parte hartzen dute; esaterako, Ebla liburu-dendak saltoki bat jarriko du jaialdian bertan.

Aldi berean, Urdaneta kaleko egoitza itxita dagoen bitartean, Reyes Católicos kaleko mailegu zerbitzua mantentzen duen KMK liburutegiak martxoaren 17tik eta apirilaren 5era bitartean, non gaztelaniazko eta euskarazko gazte generoko literatur berrikuntzak eskainiko diren.

Mikrokontakizunen lehiaketa

Gogoratu behar da 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzako mikrokontakizun lehiaketara lanak aurkezteko epea martxoaren 19ra arte egongo dela zabalik. Aurten, ‘Desira(tu) / Deseo’ da lan guztiek izan behar duten lehiaketaren kontsigna.

Mikrokontakizunek gehienez 240 karaktere izan behar dituzte, euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egon daitezke eta Instagram edo X bidez aurkeztu behar dira, #lumafestibalamikros traola erabiliz eta jaialdiaren kontua aipatuz (@lumafestibala bi plataformetan), edo mezu bat bidaliz info@lumafestibala.com helbidera. Oinarriak jaialdiaren webgunean kontsulta daitezke: www.lumafestibala.com.

  

3355