José Ignacio Asensio Reviglass bisitatzen izan da, eta bertatik bertara ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa horren erronkak
José Ignacio Asensio Reviglass bisitatzen izan da, eta bertatik bertara ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa horren erronkak
José Ignacio Asensio Reviglass bisitatzen izan da, eta bertatik bertara ezagutu ditu Gipuzkoako enpresa horren erronkak
Bidania-Goiatzen dago Reviglass, eta 38 urteko esperientzia du beirazko mosaikoak fabrikatzen %100 birziklatuak.
José Ignacio Asensio ahaldun nagusiorde eta Ingurumeneko diputatuak Reviglass enpresa gipuzkoarraren instalazioak bisitatu ditu. Bidania-Goiatzen dago Reviglass, eta 38 urteko esperientzia du beirazko mosaikoak fabrikatzen. Bisitan, Asensiorekin batera izan da Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendaria, eta Gorka Otamendi, Reviglasseko zuzendari eta nagusi eta CEOak, eta Juan Manuel Doroudier eta Alejandro Otamendi enpresaren bazkide fundatzaileek egin diote harrera. Guztien artean fabrikazio prozesu osoa erakutsi diote enpresaren instalazioetan, eta agerian utzi diote ingurumena babestearen alorrean duten konpromiso argia.
Foru arduradunak birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren sektoreko enpresekin izan ohi dituen harremanen baitan kokatu du bilera. Izan ere, enpresa horiek dira, Asensioren esanean, “ekonomia berde berriaren oinarria, eta bide horretan egin behar du aurrera Gipuzkoak, proiektuak Europan posizionatzeko, suspertzea bultzatuko duten funtsez baliatzeko eta, horren guztiaren emaitza gisa, enplegu berriak sortzeko”.
1985az geroztik, Reviglassek eginiko produktuen nortasunaren parte izan dira ekologia, berrikuntza eta bikaintasuna. Horregatik, Reviglassek, 40 langilerekin, sendotu egin du bere tokia nazioarteko merkatuan, eta kalitate handiagoko eta akabera profesionaleko beirazko mosaiko % 100 birziklatua eskaintzen du, ahal den neurrian planetako ingurumen aztarna murriztuz.
Era berean, ekologiaren aldeko apustua da haren oinarrietako bat, eta 1.200 plaka fotovoltaiko baino gehiago ipini ditu enpresaren instalazioetan, eguzki energia aprobetxatzeko. Ondorioz, iturri konbentzionaletatik eratorritako elektrizitate kontsumoa murriztea lortzen dute, bai eta autonomia energetikoa irabazi ere.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak gogorarazi duenez, “horrelako birziklatze enpresek, material horiek zabortegietan ez uzteaz aparte, baliabide natural asko aurrezten dituzte, halakoak kontsumitu ordez hondakin elektrikoetatik lortutako bigarren mailako lehengaiak erabiltzen baitituzte. Foru diputatuak gaineratu du eredu direla “Gipuzkoan ekonomia berdea indartzeko”, eta baliabideen eta energiaren aurrezpena ekonomia zirkularraren funtsezko alderdia dela, emisioak murrizten eta aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzen baitu. Asensiok azpimarratu du birziklatzearen eta ekonomia berdearen sektorea indartzea funtsezkoa dela Gipuzkoan enplegu berriak sortzeko, eta, ildo horretan, gaineratu du berak zuzenduriko departamentuak sektorearen tamaina bikoiztu eta 10.000 lanpostura iritsi nahi duela 2030. urtean.
2482