Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Jose Ignacio Asensiok Sodesa bisitatu du enpresa gipuzkoar horren erronkak gertutik ezagutzeko

Jose Ignacio Asensiok Sodesa bisitatu du enpresa gipuzkoar horren erronkak gertutik ezagutzeko

Asensio: «Birziklapenaren eta ekonomia berdearen sektorea indartzea funtsezkoa da Gipuzkoan enplegu berriak sortzeko".

2021/07/05

Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiaren nagusiorde eta Ingurumeneko Departamentuko diputatuak Sodesa enpresako instalazioak bisitatu ditu Asteasun; enpresa horrek bilgarriak egiten ditu plastiko termoformatutik abiatuta eta  lehengai % 100 birziklatuarekin lan egiten du. Asensiorekin batera Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendaria ere izan da bisitan, eta Roberto Mendizabal Sodesako gerenteak eta Raúl del Teso zuzendari komertzialak egin diete harrera. Ondoren, fabrikazio prozesu osoa erakutsi diete, eta Sodesak ingurumena babesteko duen konpromiso argia azaldu dute.

Foru arduradunak birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren sektoreko enpresekin izan ohi dituen harremanetan kokatu du topaketa; izan ere, bere hitzetan, "sektore hori ekonomia berde berriaren oinarri da, eta Gipuzkoak aurrera egin behar du bide horretan Europan bere proiektuak kokatzeko, errekuperazioa bultzatuko duten funtsez baliatzeko, eta horrek guztiak enplegu berriak sortzeko".

Sodesa ibilbide luzeko enpresa gipuzkoarra da, eta bilgarriak egiten ditu plastiko termoformatutik abiatuta. Termoformazio-prozesua plastikozko lamina bati beroaren eta hutsaren bidez forma ematean datza, molde edo matrize bat erabiliz. Sodesak % 100 birziklatutako lehengaiekin lan egiten du eta, bere produktuei dagokienez, ahalegin guztia egiten du ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiteko moduko bizi-zikloa izan dezaten. Era berean, ez du berotegi efektuko gasik isurtzen.

Enpresa gipuzkoar horrek birziklatutako materiala erabiltzen du lehengai gisa, eta horrela saiheste du plastikozko hondakinak gure ozeanoetara iristea eta bigarren aukera bat ematen die material horiei. Sodesak erabiltzen duen lehengaia, beraz, polietilenoko tereftalatoa da, PET bezala ezagunagoa. Erabiltzen duten 1000 kilo materialetik 850 kilo beste bilgarri batzuetatik birziklatutako PETak dira. Herritarren kontzientziazioari esker eta edukiontzi horiko PET bilgarrien gaikako bilketari esker, Sodesak funtsezko lehengai hori eskuratzen bere bilgarriak ekoizteko. Horrela, PETa zabortegietara eta, beraz, ozeanoetara iristea saihesten du eta bigarren aukera bat ematen dio.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak gogorarazi duenez, "horrelako birziklatze enpresek, material horiek zabortegietan ez gordetzeaz gain, baliabide natural asko aurrezten dituzte, horien kontsumoa hondakinetatik lortutako bigarren mailako lehengaiekin ordezkatzen baitute". Foru diputatuak gaineratu duenez, "enpresa horiek eredu dira Gipuzkoan ekonomia berdea indartzeko", eta "baliabideak eta energia aurreztea ekonomia zirkularraren funtsezko alderdia da, lagungarria baita isurketak murrizteko eta klima-aldaketari aurre egiteko". Ildo beretik, Asensiok azpimarratu du birziklapenaren eta ekonomia berdearen sektorea indartzea funtsezkoa dela Gipuzkoan enplegu berriak sortzeko, eta bere departamentuak sektorearen tamaina bikoiztu nahi duela eta 10.000 lanpostu sortu nahi dituela 2030erako ".

  

2450