Aldundia justiziarekin lankidetzan aritzearen alde agertu da zigor leheneratzaileak ezartzeko
Aldundia justiziarekin lankidetzan aritzearen alde agertu da zigor leheneratzaileak ezartzeko
Kultura, Kirola eta Lankidetza Departamentuak aliatuak bilatuko ditu zigortuek gizartearen aldeko lanak egin ditzaten.
Denis Itxasok eta Iñaki Subijanak lankidetza hitzarmen bat azaldu dute justizia leheneratzailearen hurrengo kongresuaren testuinguruan
Kultura, Kirola eta Lankidetza Departamentuak aliatuak bilatuko ditu zigortuek gizartearen aldeko lanak egin ditzaten.
Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Iñaki Subijana Probintzia Entzutegiko lehendakariak lan ildo bat aurkeztu dute espetxeekin batera presoek komunitateari zerbitzuak eman ahal izateko lankidetzaren eta kirolaren alorretan. Horretarako, aliantzak bilatuko dituzte. Prentsaurrekoan José Luis La Cuesta zigor zuzenbideko katedradunak ere parte hartu du.
Departamentuak Workshops batean parte hartuko du, non Gipuzkoako Foru Aldundiaren aukerak aztertuko baitira justizia lehengoratzailea praktikan jartzeko. Zehazki, lankidetza bideak zabaldu nahi dira komunitatearen aldeko zerbitzuak emateko beste zigor batzuen ordez, zehazki kirolarekin eta kooperazioarekin zerikusia duten zerbitzuen bidez. "Bi alor horietan Gipuzkoa bereziki aktiboa da, eta ez dago zalantzarik komunitateari mesede handia egiten diotela; bestalde, zerbitzu horiek eman ditzaketen zigortuak oso balio positiboekin jartzen dituzte harremanetan", azaldu du Itxasok-
Kultura Departamentuarentzat, Justizia Lehengoratzailearen Europako Kongresua Donostian ospatzeak balio handia du, justizia lehengoratzaileak sustatzen dituen balioengatik, zeinak kontzeptu bakar batean laburtu baitaitezke: justizia humanizatzea, lehen mailan ofentsa jaso duten pertsonak jarrita, haien beharrak eta bizi diren komunitatea. Delitu batean, bidegabeki kalte bat eragin zaion biktima bat dago, eta hura konpontzea lehentasuna da. Baina orobat humanizatu behar da justizia ofentsa egin dutenentzat, eragindako kaltea onartzeko aukera izan dezaten eta biktimari eta kaltetua izan den komunitateari erreparazio eskaini diezaioten; biktimarekiko justizia bat behar da, baina, orobat, delinkuentea gizarteratzeko prozesurako abiapuntu bat.
"Justiziaren humanizazio horrek balio garrantzitsuak dakartza gizarte justuago baten alde lan egiteko, eta justizia horren bidez erantzunek eboluzionatu egiten dute, eraginak ahalik eta gehien gutxituz eta pertsonak elkarbizitzara ekarriz. Hori guztia askatasunetik eta boluntariotasunetik abiatuta, bereziki biktimenetik, baita ofentsaren egileek eragindako kaltea aitortzetik eta konpontzeko gogotik ere. Konstituzioan dauden balioak dira, zeinak gizarteratzeko printzipioa egonkortzen baitu, eta zigorra, mendekua eta antzeko iraganeko kontzeptuetatik urruntzen baikaitu", esan du Itxasok.
2056