Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak aisialdiari lotutako ohituren inguruan arriskuak murrizteko planak sustatuko ditu

Aldundiak aisialdiari lotutako ohituren inguruan arriskuak murrizteko planak sustatuko ditu

Kulturako Departamentuak 550.000 euro banatuko ditu udalen artean haur, neraba eta gazteentzako planak garatzeko.

  •     Teknologia digitalen erabilera egokia, gazte kulturak sustatzeko proiektu espezifikoak eta gazteen emantzipazioko politikak bultzatzeko proiektuak garatu nahi dira.

Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak emango ditu eta horretarako 550.000 euroko dirutza bat erabiliko du.

Diru laguntza hauek Gipuzkoako udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta “Gaztematika” Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren esparruan, haur, nerabe eta gazteentzako planak, programak, jarduerak eta zerbitzuak martxan jar ditzaten dira.

“Egokitzat jotzen dugu Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako sustapen politikak garatu eta finkatu ahal izateko planak eta proiektuak sustatzen jarraitzea, eta, aldi berean, udalei proiektu berritzaileak eta lurralde osorako erreferentziazkoak izango direnak garatzeko aukera ematea”, esan du Goizane Alvarez Gazteriako Zuzendariak.

Zehazki honako helburuak ditu Aldundiak: kultura, identitatea eta teknologia digitalen erabilera egokia bultzatzea; gaueko aisialdiari edo jaiari lotutako ohituren inguruan arriskuak kudeatzea; gazte kulturak sustatzeko proiektu espezifikoak egitea; eta gazteen emantzipazioko politikak bultzatzeko proiektuak garatzea.

Aurkezten diren laguntza eskaerak modalitate hauetako baten barruan egon beharko dira:

  • Haur edo gazteen sustapenerako unitateen gidaritzapean, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat estrategikoak eta erreferentziazkoak diren proiektuak egitea, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa, berritasuna edo erreplikagarritasuna (proiektu bat udalerri batean garatu eta sistematizatu ondoren, hura etorkizunean beste udalerri batzuetan ezarri ahal izatea) aintzat hartuta.
  • 1000 biztanle baino gutxiagoko zenbait udalerriren arteko lankidetza ekarriko duen proiektu bat egitea.
  • Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak egitea, Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko.

Helburua da:  haurrek, nerabeek eta gazteek udalerrian parte hartzeko egiturak sortzea, zerbitzuetatik abiatuta; haurtxokoak eta gaztelekuak hobetzeko proiektuak garatzea, Gaztematikako haur edo gazteen sustapen zerbitzuen estandar teknikoetara egokitzeko prozesuak martxan jarriz; Europan zeharreko mugikortasun proiektuak garatzea; udaleko beste arlo batzuekin lan koordinatu eta zeharkakoa egitea ahalbidetuko duten jarduketak garatzea; Udalerrian gazteentzako zerbitzu bat ezartzeko proposamen bat zehazten lagunduko duten jarduketak garatzea; sustapen arloko antolaketako, plangintzako eta kudeaketako egiturak hobetzea.

Horrez gain, sustapen zerbitzurik ez duten 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako programa orokor bat egitea

  

1875