Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kantaurialdea bideo lehiaketaren sari-banaketa

Kantaurialdea bideo lehiaketaren sari-banaketa

Gipuzkoako 56 eskolako 3.500 ikaslek ikusi dute ‘Kantaurialdea’ naturazko filma, Gipuzkoa Naturaldiaren parte den ekimena

2018/05/31

Guztira 18 bideo jaso ziren eta horietatik hiru izan dira irabazle, bakoitzari dagokion kategorian: banaka, taldeka eta gelaka.

 

José Ignacio Asensio: Gazteak izango dira etorkizunean natura errespetatu eta babesteaz arduratuko direnak. Garbi dugu ikastetxeak funtsezkoak direla eskola komunitatea garapen jasangarriarekin eta naturaren babesarekin konprometitzea lortuko duten jarrera eta portaera aldaketetan hezteko”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoa Naturaldia programaren baitan, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta José María Moralesek ekoiztutako ‘Kantaurialdea’ filma estreinatu zuen Donostian. Abenduan Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanaz, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.

 

Gero, Gipuzkoako eskualde guztietako DBH 3. mailako ikasleak filma ikusi zuten hainbat herritako zinema aretoetan. Zehazki, Gipuzkoako 56 eskolako 3.581 ikaslek ikusi zuten ‘Kantaurialdea’ naturazko filma. Behin filma ikusita, bideo lehiaketa bat egin zen eta ikasleek hiru kategoritan parte hartu zuten: banakakoa, taldeka (gehienez hiru kide) eta gelaka; 18 bideo aurkeztu ziren eta horietatik hiru izan dira irabazleak.

 

Ekain Agirre, Urretxu-Zumarraga ikastolako ikaslea izan da banakako kategoriako irabazlea “Amamaren txokoak” bideoari esker. Taldekako kategorian berriz, Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxeko hiru ikaslek eskuratu dute saria “Natura” bideoaren bitartez. Azkenik, gelakako kategorian Urretxu-Zumarraga ikastolako 3B ikasgelako ikasleak izan dira garaile “Inguruko paisaiak, poemen inspirazio” bideoarekin.

 

  • Banakako kategoria:

Ekain Agirre. “Amamaren txokoak”. Urretxu-Zumarraga ikastola.

 

  • Taldeko kategoria:

Agustín García, Ali El Jmay eta Iker Maldonado.
“Natura”. Azkoitiko Floreaga Salestar ikastetxea.

 

  • Gelako kategoria:
    3B ikasgela:
    Unax Aberrieta, Ekain Agirre, Irati Agirrebengoa, Malen Aiastui, Igone Aldama, Naroa Alonso, Nerea Aranburu, Lorea Arbulu, Maialen Campos, Diego Pérez, Ane Esnal, Maren Etxeberria, Miren Hernández, Ibai Larrañaga, Brandy Peñagarikano, Kepa Telleria, Izaro Tores, Xuban Udabe, Enara Ugarteburu y Maite Urkiola.

 

“Inguruko paisaiak, poemen inspirazio”. Urretxu-Zumarraga ikastola.

 

Asensiok azaldu du dokumentalak balio pedagogiko osoa duela lurraldeko ikasleentzako: “Garbi dugu ikastetxeak funtsezkoak direla eskola komunitatea garapen jasangarriarekin eta naturaren babesarekin konprometitzea lortuko duen jarrera eta portaera aldaketetan hezteko”.

“Gainera, nahiko genuke lotura modukoren bat sortzea film honetan azaltzen eta deskribatzen den naturaren eta gazteen artean, gazte horiek izango baitira etorkizunean natura hori errespetatu eta babesteaz arduratuko direnak”, adierazi du foru Diputatuak.

Film hori  Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin filmatu da. Mendilerroz eta bailaraz osatutako 480 kilometroko luzera duen segida bat, bataz besteko zabalera 100 kilometro, 60 eta 120 kilometroko tarteen barruan. Kalitate handiko ekoizpen bat da, eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatua dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Lau urtaroak oinarri hartuta eman dugu Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.

 

Ekoizleek oihartzuna izango duen film bat egin nahi izan dute, “Guadalquivir”-en antzera munduko herri guztietara iritsiko dena, autonomia erkidegoko basabizitza ezagutarazi nahi duena, eta naturaren behaketarekin eta turismo ekologikoarekin zerikusia duten jarduketak sustatzen lagunduko duena.

 

Wanda Films eta Bitis Docu-k baliabide tekniko berritzaileenak eta baliabide profesional hoberenak jarri dituzte pelikula dokumental honen eskura, maila goreneko produkzio sofistikatu honekin hasteko, eta lan taldeko parte izan dira ere operadoreak,  bigarren kamera unitateak, naturalistak, soinulariak, editoreak, soinu teknikariak, musikoak, airezko baliabideak, etab. 

 

Filmaketa taldeak Kantauriko Mendikateko naturagunera gerturatu dira ezkutukoenak diren txokoak filmatzeko, eta espezie adierazgarrienetara gerturatu dira, beraien bizitza pribatua erakusteko eta inoiz filmatu ez diren jarrerak erregistratzeko. Horretarako, filmaketa baliabide aurreratuenak erabili dira.  Bereizmen ultra handiko kamerak 6K grabatzeko gai direnak eta abiadura handikoak, 1500 fotograma segundoko baino azkarrago lan egiteko gai direnak,  gizakiarentzako antzemanezinak diren mugimenduak moteltzeko. Time lapse-a, egunak irauten dute jarduketak segundo gutxi batzuetan erakusteaz arduratzen da, baso bateko perretxiko batzuen hazkundea bezala.

 

Cantábrico filmatzeko orduan, airezko baliabideak ere oso garrantzitsuak izan dira. Helikopteroek, cineflex moduko egonkorgailua dutenek, paisaia zoragarriak jaso dituzte eta ikuspegi paregabe batetik animaliengana gerturatzen gaituzte.  Baina baso barrutik hegan egiten dugu baita ere telegidatutako dronetan atxikitako bereizmen handiko kamerei esker, inoiz ikusi ez diren mugimenduak lortuz.

  

1682