Kapitain ausartak Irakurketa Errazako euskarazko liburuaren aurkezpena
Kapitain ausartak Irakurketa Errazako euskarazko liburuaren aurkezpena
Helburua euskara sustatzea da.
- Irakurketa Errazeko formatuan bilduma honetatik euskaraz argitaratzen den lehen liburua da. Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkuna Zentroarekin batera argitaratzen du.
- Helburua Irakurketa Erraza euskaraz sustatzea eta publikoari euskararen normalizazioa eta erabilera baimentzen duten izenburuen eskaintza zabala eskura jartzea da.
- Susana Araiz Ramírez (Koldo Mitxelena Liburutegiko arduraduna), Blanca Mata (Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza) eta Begoña Saez Rodriguezek (IE taldeetako parte hartzailea) Kapitain ausartak liburua aurkeztuko dute.
Ekainaren, 5ean, osteguna, 18:00, Untzi Museoan Kapitain ausartak, Rudyard Kliping-en euskarazko liburua aurkeztuko da. KALAFATE literatura unibertsaleko bildumatik euskaraz argitaratzen den lehen liburua da.
Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua eta Azkuna Zetroarekin batera liburu hau argitaratu du. Helburua Irakurketa Erraza (IE) euskaraz sustatzea eta publikoari euskararen normalizazioa eta erabilera baimentzen duten izenburuen eskaintza zabala eskura jartzea da.
Kapitain ausartak, Rudyard Kipling-en KALAFATEko bildumaren lehen izenburua da. Bilduma honek literatura unibertsaleko klasikoen 30 izenburu ditu. Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza taldeak bilduma honen izenburu guztiak euskaraz argitaratuko ditu, horretarako, Almadraba argitaletxearekin esklusibotasun kontratua sinatu da.
Azken urteetan Irakurketa Errazaren irakurleen kopurua nabarmenki hazi da, batez ere
euskaraz. Ordea, euskarazko IE materialen eskaintza ez da hazi: 11 izenburu bakarrik daude.
Arrazoi honengatik, ezinbestekoa da Irakurketa Errazeko literatura euskaraz argitaratzea: euskararen normalizaziorako eta euskaraz hitz egin eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat behar-beharrezko tresna baliagarria baita. Irakurketa denon eskubidea eta beharra delako. Irakurtzea ideiak, kultura, pentsamenduak eta esperientziak partekatzeko gozamena delako.
Irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio: denok dugu kultura, literatura eta informaziorako sarbidea edukitzeko eskubidea. Honek herritar guztien gizarteratzea ahalbidetzen du, batez ere arrazoi ezberdinengatik irakurketa eta ulermen arazoak dituzten pertsonena (biztanleriaren %30a). IE formatuak talde hauetako irakurleei herritar diren bezala kultura, literatura eta informaziorako sarbidea edukitzeko eskubidea ahalbidetzen die.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuak, Koldo Mitxelena Liburutegiaren bidez, hainbat urtetan Lectura Fácil Irakurketa Errazeko proiektua babesten eta bultzatzen du. Formatu honetan dauden liburuen kontsumoa eta hedapena sustatzeko. Modu honetan, pertsona guztientzat kulturara eta informaziora sarbidea ahalbidetzen da eta aukera gehiago eskaintzen dituen gizartea eraikitzeko.
Laguntza berri honekin, Koldo Mitxelena Liburutegiak irakurtzeko edo/eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako proiektu inklusiboaren aldeko eta irakurketa errazeko jarraibideekin idatzitako liburuak euskaraz argitaratzearen aldeko apustua indartzen du. Orain arte euskarazko Irakurketa Errazean argitaratu diren liburu guztiak Koldo Mitxelena Liburutegiaren katalogoan daude.
Informazio gehiagorako:irakurketaerraza.gi@gmail.com
1920