Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren V. edizioa
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren V. edizioa
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako zirkuitu bat da, formatu txikikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatua, laguntzaile dituela Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s. Bi helburu nagusi ditu: bata, musika eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak aintzakotzat hartu eta bultzatzea, gazteei arreta berezia jarriz; eta bestea, Gipuzkoako eszenaren dinamizazioari laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
Patxi Presa, Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuburua: “programa honekin lortu nahi duguna da sortzen ari diren artistei aukera bat ematea, tokiko talentua bultzatzea, kultur eszena dinamizatzea, eta kultur programazio egonkorra duten espazioen ikusgaitasuna sustatzea".
Katapulta Tour Gipuzkoaren hautapen prozesuko izen-emateak
2016an: 70 musikan eta 39 arte eszenikoetan
2017an: 76 musikan eta 33 arte eszenikoetan.
2018an: 68 musikan eta 17 arte eszenikoetan
2019an: 74 musikan eta 27 arte eszenikoetan.
2020an: 85 musikan eta 20 arte eszenikoetan.
Guztira, lau deialdietan, 391 artistaren 509 izen-emate jaso dira.
Urtea amaitzean, lagunduak izango dira, programaren bost edizio hauetan, alde batetik, zirkuituak berak hautatutako 40 proiektu (musikako 22 eta arte eszenikoetako 18), eta bestetik, Kutxa Kultur Musika programako 30 musika-proiektu; denera, 70 proiektu.
Musikari dagokionez, azken edizio honetan azpimarratu behar da proiektu asko sortu direla Donostialdeaz harago, herri jakin batzuetan bereziki, hala nola Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Zumarraga, Urretxu eta Zumaia (47 proiektu), eta, orobat, asko izan direla, bai euskarazko musika-proiektuak (40), bai 30 urtez azpiko kideak dituzten proiektuak (47), bai emakumeek parte hartzen duten proiektuak (27).
Estiloei dagokienez, proposamenak askotarikoak dira: rock mota desberdinak (pop-rocka, rock-and-rolla, hard-rocka, stonerra, hardcorea, metala), popa, bluesa, soula, jazza, folka, hip-hopa, flamenkoa, eta abar.
“Jarraitu nahi dugu bultzatzen Gipuzkoako artisten mapa bat, aukera izan dezaten lurraldeko zenbait herriz osatutako zirkuitu batean jarduteko, helburutzat hartuta tokiko talentua bultzatzea, kultur eszena dinamizatzea, eta kultur programazio egonkorra duten espazioei ikusgaitasuna ematea”, azaldu du Patxi PresakTelleriak.
Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituan parte hartzen duten artistak:
Batetik, 6 artista hautatu dira zirkuituaren beraren hautapen prozesuaren bidez (4 musika-proiektu eta 2 arte eszenikoetakoak):
Musikan:
- Ezpalak (Azkoitia, Zumaia, Zestoa, Tutera)
- Maite Larburu (Hernani)
- Matilda (Ordizia, Beasain)
- Voodoo Charms (Donostia, Hondarribia)
Arte eszenikoetan:
- 21:12 Produkzioak (Donostia), Sala de espera lanarekin
- Kokreta Teatro (Hondarribia), Ahoy! lanarekin
Bestalde, hauek dira KUTXA KULTUR MUSIKA 2019-2020 programak hautatutako 6 artistak:
- Beste Urtaroak
- Cônvoi
- Idoia Asurmendi
- Indian Feathers
- Lemy River
- Siete C
Azkenik, zirkuitua DONOSTIAKO 55. HEINEKEN JAZZALDIAn egongo da, babesle izanik Jazzaldiaren beraren hautapen prozesuan parte hartzen duten tokiko 15 artisten emanaldietan, baita azkenean hautatzen diren 10 artistek Jazzaldian emango dituzten kontzertuetan ere.
Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituko ekitaldiak:
- KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten 36 emanaldi, Gipuzkoako hainbat espazio eta jaialditan.
- 15 emanaldi 54. Heineken Jazzaldirako hautapen prozesuan.
- 10 emanaldi 54. Heineken Jazzaldian, prozesu horretan hautatutako artisten eskutik.
- 4 emanaldi 55. Heineken Jazzaldian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik.
- 3 emanaldi Gipuzkoako Surf Federazioaren FederArte jaialdian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik.
Herriak:
2019an parte hartu duten herriak hauek dira: Donostia, Irun, Errenteria, Urnieta, Bergara, Azpeitia, Zumaia, Orio, Hondarribia eta Zarautz.
Espazioak eta jaialdiak:
2019an parte hartu duten espazioak:
Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia), De Cyne Reyna (Errenteria), Sarobe (Urnieta), Seminarixo (Bergara), eta Oxford Aretoa (Zumaia)
2019an parte hartu duten jaialdiak:
Irun Zuzenean Festibala (Irun), Atlantikaldia (Errenteria), Fenomena (Hondarribia), Kilometroak (Zarautz), eta Donostia Festibala, lehen aipatutakoez gain: Heineken Jazzaldia, eta FederArte jaialdia (Orio, Hondarribia eta Zarautz).
Artistentzako laguntza:
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituak eta Kutxa Kultur Musika programak hautatutako artistei, zirkuituan dauden bitartean beren lanen zabalkunde handia egiteaz gainera, aukera hauek eskaintzen zaizkie
- Hiru emanaldi Gipuzkoako zenbait espaziotan.
- 400 euroko konpentsazio ekonomiko bat emanaldi bakoitzeko.
- Katapulta Tour Gipuzkoak hautatutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen bideo baten grabazioa.
Espazio eta jaialdietarako laguntza:
ZIrkuituak espazio eta jaialdietarako laguntza ematea honela gauzatzen da: alde batetik, ekitaldien zabalkunde intentsiboa eginez, prentsan, kultur agenda digitaletan, sare sozialetan eta zirkuituaren web orrialdeetan; eta bestetik, artistei ordainduz eta beren emanaldiak ekoitziz.
Esteka hauetan, ikusgai daude aurreko 2019ko edizioan egindako bideoetako batzuk:
LEMY RIVER:
https://www.youtube.com/watch?v=rziiFMgegIE&t=39s
ANAI:
https://www.youtube.com/watch?v=ParhEOuOC08
1740