Kendu: berrikuntza ikur, marka onenentzat lanean
Kendu: berrikuntza ikur, marka onenentzat lanean
Jabier Larrañaga eta Ainhoa Aizpuru diputatuak Donostiako enpresan izan dira gaur
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, eta Ogasuna eta Finantzako diputatuak, Jabier Larrañagak, Kendu enpresaren instalazio berriak ezagutu dituzte gaur goizean. Retail edo dendetarako mobiliario eta barne-diseinurako soluzioak eskaintzen dituen enpresa da Kendu. Donostian dauka egoitza nagusia eta munduko bost herrialdetan bulegoak ditu; munduko marka onenei zerbitzua eskaintzen die bertatik.
Azken urteotan bere zerbitzuak nazioartekotzen eta materialen zein diseinuen berrikuntzan ahalegin berezia egin du Kenduk. Apustu horretan lortutako kalitatea eta mailaren lekuko, joan den irailean Flowbox display dinamiko berriak EuroShop 2017 azokan lortutako Store Solutions & Design sari nagusia. Larrañaga eta Aizpuruk berrikuntza nagusiak ezagutu dituzte, besteak beste, enpresak Donostiako instalazioetan sortu duen showroom berrian.
2945