KIROL GALA 2022: Munduko 20 urte azpiko txapeldun izan diren Realeko futbol jokalariek eta Jokin Altunak irabazi dute Gipuzkoa Kirola Saria
KIROL GALA 2022: Munduko 20 urte azpiko txapeldun izan diren Realeko futbol jokalariek eta Jokin Altunak irabazi dute Gipuzkoa Kirola Saria
KIROL GALA 2022: Munduko 20 urte azpiko txapeldun izan diren Realeko futbol jokalariek eta Jokin Altunak irabazi dute Gipuzkoa Kirola Saria
Adriana Nanclares, Izarne Sarasola, Ana Tejada, Mirari Uria eta Elene Lete futbol jokalariek zerua ukitu zuten Costa Rican, 20 urte azpiko Munduko txapeldun izatea lortu zutenean. 2022ko Kirol Galako protagonista nagusiak izan dira, Amezketako Jokin Altuna pilotariarekin batera.
Maria Jose Telleria Kultura eta Kiroletako diputatuak nabarmendu du Gipuzkoako kirolak ez duela jarduera fisikoa soilik izan behar, «berdintasuna, elkartasuna eta taldeko ahalegina bezalako balioak transmititzen baititu, dela bakarkako jardueran, dela taldekako jardueran».
Tabakaleran ospatu den Kirol Galan Gipuzkoako 2022ko kirolari nabarmenenak elkartu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatutako sari hauen asmoa da kirolaren merituak maila guztietan aitortzea eta, horrela, Gipuzkoako kirol errealitate osoa jasotzea. Gala Asier Odriozola kazetariak aurkeztu du.
Real Sociedadeko bost jokalariak munduko 20 urte azpiko txapeldun izan ziren, Japoniari 3-1 irabazi ondoren finalean, Costa Rican. Nabarmen izan ziren txapelketako talderik onena, bi gol bakarrik jaso baitzituzten eta 14 sartu. Goizane Alvarez Kiroletako zuzendariaren eskutik jaso dute GIPUZKOA KIROLA SARIA.
Gizonezkoen atalean, GIPUZKOA KIROLA SARIA Jokin Altunarentzat izan da. Amezketako pilotariak, 26 urterekin, bi txapel ditu banakakoan, hiru lau eta erdian eta binakako txapelketa bat. Jokinek konpromiso handia du pilota sustatzeko. Amezketako Itturri klubeko presidentea da. Administrazio-lanetan laguntzeaz gain, astean bitan klubeko promesak entrenatzen ditu bertako pilota-eskolan. Maria Jose Telleria Kultura eta Kiroletako diputatuak eman dio saria Altunari.
Galan aipamen berezi bat jaso du Bera Bera eskubaloi-taldeak, ligako txapeldun izan baita berriz ere eta Erreginaren Koparen XLIII. edizioa antolatu baitu Donostian. Tati Garmendiak eta Alba eta Esther kapitainek jaso dute saria Goizane Alvarez Kiroletako zuzendariaren eskutik.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, halaber, Europako eta Munduko txapelketetan Gipuzkoako kirolak lortu dituen arrakastak aitortu nahi izan ditu aurten ere. Horrela, txapelketa horietan podium bat lortu duten kirolari guztiei txapel bat oparitu die, eta eskertu egin die kategorietan garrantzitsuenetako kirol-ekitaldietan parte hartzeak berekin dakartzan garrantzia eta prestigioa. Olatz Muñoz, Marta Lizarraga eta Patricia Alza, J80 DECOEXSAko emakumezkoen Munduko Bela txapelketa irabazteagatik; Iñaki Muñoz eta Ander Perez, Izokinen Arrantzako Munduko txapelketa irabazteagatik; Odei Etxeberria, Kayak Surf Open Short Boaten Munduko txapelketa irabazteagatik; Olatz Garmendia, Kayak Surf Open women Short Boat Munduko txapelketa irabazteagatik; Ainhoa Tolosa, Kayak Surf Munduko txapelketa irabazteagatik. Long Boat; Jaime Framis Harguindey, Slalomeko Munduko txapelketa irabazteagatik Waszp-en; Iñigo Llopis, Kirol Egokituko Munduko Igeriketa Txapelketan 2. postua eskuratzeagatik, 4x100 estilo mistoan eta 100 bizkar-igeriketan; Irati Lakunza, Hegats-igeriketako Munduko Txapelketan 2. postua eskuratzeagatik, 400 metroan urperatzearekin; Irati Idiakez, Munduko Snow Paraolinpikoko Txapelketan 2. postua eskuratzeagatik, banked Slalom; Nahia Zudaire, Kirol Egokituko Munduko Igeriketa Txapelketan 3. postua eskuratzeatik, 400 libre ; eta Hodei Crujeiras, Munduko Kayak Surfeko Txapelketan 3. postua eskuratzeagatik.
Orobat izan zuten arrakasta, Europan oraingoan: Helene Alberdi Triatloiko Europako Txapelduna, distantzia ertainean; Kauldi Odriozola eta Iñaki Peciña Europako eskubaloi-txapeldunak; Darío Brizuela Eurobasketeko txapelduna; Sebastián ‹El látigo› Perez, Europar Batasuneko Oilar pisuko txapelduna; Ane Urchegui Europako Mid-Amateur-eko txapelduna Medoc Golfen; Iñigo Peña, Europako Piraguismo Txapelketan 2. postua eskuratzeagatik; k4 1.000 metro; Pello Osoro Europako Triatlon Cross Txapelketan 3. postua eskuratzeagatik; Begoña Lazkano, Europako Piraguismo Txapelketan 3. postua eskuratzeagatik, Maratoia; Iñigo Jauregi, Iñigo Sanchez, Iker Almandoz eta Borja Ponte, Belako Munduko Txapelketan 3. postua eskuratzeagatik, J80 absolutua; eta Maider Altuna, Hockey salako Europako txapelduna.
Herri-bozketa bidez egindako GIPUZKOARREN SARIA Nahia Garrido Malvarentzat izan da. EYOF Banská Bystrica 2022, 100-200 metroko bizkarrean, Urrea eta Urrea / 100 metroko tximeletan P.50m, Zilarra; Espainiako errekorra P.50M 15 urte; Euskal Herriko errekorra 100 bizkarrean 1.02.27 / 200 metroko bizkarrean 2.08.78; Espainiako errekorra P.25m, 15 urte, Euskal Herriko errekor absolutua; Gipuzkoako 20 errekor 25 m. eta 50 m-ko igerilekuan; Espainiako Neguko Txapelketan (Cadiz) 100 tximeleta, Zilarra / 100-200 bizkarrean P.50M zilarra eta zilarra.
KIROLAREN ENPRESA Saria Euskotrenek eta Laboral Kutxak partekatu dute aurten.
Euskotren Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak eta saskibaloiko Ibaeta Kirol Klubak lau denboraldiko akordio bat dute Donostiako taldea babesteko. Akordio horren bidez, Ibaeta Klubak Euskotrenen marka zabaltzen laguntzen du, haren irudia talde-kirolen berezko balioekin lotu dadin, hala nola ahaleginarekin, gainditzeko gogoarekin eta talde-lanarekin, eta Euskotren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten ari den lana azpimarratzeko.
Laboral Kutxa, beste ekintza askoren artean, Oñatiko eskola-kirolean laguntzeagatik; Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin lankidetzan aritzen da 14 urtetik beherakoak kirola egitera animatzen dituen Gipuzkoako Kros zirkuitua edo Donostiako Nazioarteko Krosa bezalako karrerak sustatzeko, eta Bidasoa Atletismo Taldearekin lan egiten du. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzen duten oinarrizko herri-proiektuak babesten ditu. Eliteko proiektu femeninoen eta maskulinoen ondoan dago. Kirol inklusiboa, pertsona guztientzat, duten gaikuntza gorabehera. Herri-kirola sustatzen du, kirol-kultura parte-hartzaile bat eta ohitura osasungarriak dituen gizarte bat sustatzen ditu.
Maria Jose Telleria gonbidatuei egindako ongietorrian, harro agertu da Gipuzkoako kirolaren maila oso handiagatik, baina, batez ere, klubak osatzen dituzten pertsonen eta, oro har, kirolarien konpromiso pertsonal handiagatik. Nabarmendu du «Gipuzkoako kirolaren potentzial handia, bere arrakastengatik eta transmititzen dituen balioengatik harrotasun iturri dena», eta orobat gogorarazi ditu « kirolak garapen pertsonala, hobetzeko grina, tolerantzia edo iraunkortasuna bezalako balio garrantzitsuak dituela. Balio horiek onuragarriak dira gizarte osoarentzat, eta indarkeriazko jarrerak, asteburu honetan Trintxerpen izan direnak bezala, ez dira kirolean sartzen».
Era berean, omenaldia jaso dute galan: Añorga Kultur eta Kirol Elkartea, mendeurrenagatik: Tolosa Club de Fútbol, mendeurrenagatik; Ur-Kirolak, mendeurrenagatik; Ordiziako Chapel-Gorri 100. mendeurrenagatik, Villafranca-Ordiziako proba klasikoaren antolatzailea; Villabonako Behar Zana Pilota Elkartea, 75 urteurrenagatik; Donostiako Txuri Urdin, 50. urteurrenagatik; Eibarko Judo Club Kalamua, 50. urteurrenagatik; Zarautz Balea Igeriketa KE, 50. urteurrenagatik, Getaria-Zarautz probaren antolatzailea; Mutriku Sokatira Taldea, 50. urteurrenagatik; eta Villabona Xake Joku Elkartea, 50. urteurrenagatik.
Gurpil-aulkiko esgrimaren erakustaldi bat ere izan da Kirol Galan. Sable modalitateko erakustadirako, bertan izan dira Alex Prior –23 urte azpiko Munduko txapelduna eta bederatzi aldiz Espainiako banakako txapelduna eta hiru aldiz taldekako txapelduna– eta Manuel Quesada –Espainiako Txapelketako brontzea eta hiru aldiz Espainiako taldekako txapelduna Alex Prior eta Ayem Oskoz taldekideekin batera–. Gala Verdini Dantza Taldearen emanaldiarekin amaitu da.
3961