Kirolgi eta SD Eibar Elkarteak berritu egin dute euren arteko lotura
Kirolgi eta SD Eibar Elkarteak berritu egin dute euren arteko lotura
Denis Itxaso Kultura eta Kiroleko diputatuak eta Amaia Gorostiza SD Eibar elkarteko lehendakariak berritu egin dute lankidetza hitzarmena, eta entitate armaginak Maialen Axpe (pertika), Amagoia Arrieta (boccia) Pello Osoro (triatloia), Mikel Linacisoro (eskalada) eta Odei Jainaga (xabalina) kirolariak babestuko ditu.
Denis Itxasok adierazi duenez, «Kirolgiren ahaleginak bideratzen ari dira lurraldeko kirol agente guztiak bilduko dituen Kirol Komunitate bihurtzera, eta SD Eibar elkartearekin hitzarmen hau berritzea ezinbestekoa da»
Hirugarren urtez jarraian, Kirolgi Fundazioak eta SD Eibar elkarteak batera jarraituko dute Gipuzkoako goi mailako kirola bultzatzen. SD Eibar elkarteak 70.000 euroko ekarpena egingo du oraingoan ere, eta zenbateko horren zati bat Kirolgiko kirolariei laguntzeko programara zuzenduko da. Programa horren helburua da egindako kirol merezimenduengatik Kirolgiren beka ekonomikoa egiaztatua duten banakako kirol modalitateetako 5 kirolariri zerbitzu ematea. Honako hauek dira aurten babestuko diren kirolariak: Maialen Axpe (pertika), Amagoia Arrieta (boccia) Pello Osoro (triatloia), Mikel Linacisoro (eskalada) eta Odei Jainaga (xabalina).
Kirolgiko bekan Eibarretik jasoko duten ekarpen ekonomikoaz gain, klubaren laguntza pertsonal teknikoaren laguntza izango dute, eta Ipurua Estadioko instalazioak erabiltzeko aukera.
Gaur goizean bi alderdien artean berritutako akordioaren barruan, Kirolgi Fundazioak marka presentzia izaten jarraituko du publizitate tarte desberdinetan, bereziki SD Eibar elkarteko futbol prestakuntzarekin lotutakoetan, baita jubenilen A taldearen eta nesken taldearen jantzietan ere.
Sinatutako hitzarmenari esker, eta akordioaren barruan, Kirolgi Fundazioak eta SD Eibar elkarteak diru laguntzen bidez babestu eta bultzatu dituzte emakumeen txirrindularitzako Eibarko Hiria Sari Nagusiaren orain arteko bi edizioak. Lasterketa horretan junior, elite, sub-23 eta master kategorietako txirrindulariek parte hartzen dute, eta proba Espainiako Kopako egutegiaren barruan sartzen da.
1733