Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea KMko Solasak

KMko Solasak

Karmelo Iribarren eta Emilio Varelaren arteko solasaldia poesiari buruz ostegunean KM-n

2017/06/13

Elkarrizketarik gabe maitasuna ezinezkoa da, jakina da elkarrizketarik gabe hizkuntza hil egiten dela, ito egiten gara, irtenbiderik ez dago, kultura garatzerik ez dago, ideiak lantzerik ez dago elkarrizketarik ez bada, ez da sormenezko testuingururik izaten, ezta elkarrekin hausnartzeko tresnarik ere, elkarrizketarik gabe ez dago etorkizunik! Gizon eta emakume, gizaki egiten gaituen ezaugarririk sendoenetakoa elkarrizketarako dugun gaitasuna da. Funtsezkoa da elkarrizketak iritzi ezberdinen arteko elkarlanean jokatzen duen papera, ikuspuntu ezberdinen errespetuzko kultura sustatzen du, eta batez ere bizitzarako balio du, norekin hitz egin izateak gure bizitzari zentzua eman ahal diola.

Elkarrekin hitz eginez, solaskideek ideia bat nola eszenaratzen duten ikusten dugu. Horregatik, KMk antolatu duen ziklo honetan, bi errealitate agerian jarriko dira kontzeptu beraren eduki eta mugen inguruan.

Beraz, helburua ez da bi aldeek lotutako akordioa lortzea izango, kontrakoa baizik: eztabaida sustatzea, distantzia handitzea eta, galderari galdera, erantzunari erantzuna, arrazoimenari arrazoimena josten, ideien arteko desadostasuna elkarrekin bizitzea.  

Pentsamenduaren txanda da orain, eta nola ari den garatzen ulertu, sentitu eta biziko dugu.

Koordinatzaileak

Jon Obeso eta Jose Luis Padrón

KOLDO MITXELENA KULTURUNEKO ARETO NAGUSIAN

Ekainak 15

19:00etan

Poesía clara - Poesía hermética

(Dos formas de decir lo real)

Karmelo Iribarren – Emilio Varela

Moderadora: Arantxa Kalzada

Azken aldi honetan gertatzen ari dena da, poesia lanetan bide argiaren lorratzak ia aho batez onartu den iritzia ekarri duela: ondo ulertzen ez den guztia egilearen trebetasun faltari lotuta dago, ez da inolaz ere aukera estetiko bat. Modu horretan, irrazionalismoak edota hermetismoak duten zentzua eta ideia sortzeko gaitasunari ez zaizkio onartzen betetzeko modukoak diren beste eginkizun batzuk.

Gaur egun, poesia bizi da balkoian jarria bezala, mendeetan igarotako nekeei aurre eginez terrazetan. Objektuetan eta ekintzetan agertzen da guztiena den tasunera, gauzen korrontera. Uko egiten dio garbizalekeriari, baita filosofiari ere, elkarren artean ematen den pasealariaren etika diskretua ez bada. Hizkuntzan salto bertikalik gehiago ez, ezta bizitzari buruzko gogoetarik ere; bizitzea egokitu izanaren errorearen laudorioa, besterik ez; errakuntzaren forma sinple eta katastrofiko horiei arreta, nolabaiteko konplizitate lurrina porrotean, errealismo garbia.

Bizirik egoteaz batera ematen den poesiatik poesiaren itzal ilunenera, saiakera bera bizitzaren bidea eten, hura entomologo baten irmotasunez auskultatu eta hartatik errealitatea gogoraraziko digun zerbait ateratzeko.

Emilio Varela Frojan (Donostia-San Sebastián, 1965) arkitektoa da. Bere poeta eta margolari lana LA MÁSCARA Y EL CANTO izeneko proiektu konstruktibo baten baitan biltzen da, bertan sartzen dira artistaren margolanak eta marrazkiak ez ezik, baita Artearen Filosofia eta Estetikako haren lanak ere, horien artean Las fuentes de arena (Iparragirre Saria, 2002) poema bilduma, eta argitaratu gabeko honako idazlan hauek: 1- El libro de las desapariciones y de las ausencias, 2- Las soledades reunidas del amor y de la muerte, 3- Las máscaras del vacío y los cantos de la nada, eta 4- Los paisajes de la inmovilidad y las oraciones del silencio.

Karmelo C. Iribarren (Donostia-San Sebastián, 1959) poetaren lana paisaia bakar eta homogéneo batera bideratzen da. La ciudad, Seguro que esta historia te suena, Ola de frío, Atravesando la noche, edota berrienak dituen Pequeños incidentes eta El amor, ese viejo neón. Horiez gain, Diario de K gogoeta eta aforismo liburua argitaratu du. Guztiek ideia bakar bat lantzen dute: Hemen eta orain, kale honetan, tren geltoki honetan tabernen artean, gupida barojatarraz galdetzen dio K hiritarrak bere buruari, zer egin lezake gizaki batek?

 

 

  

1618