Kultura Departamentuak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloarenn bigarren edizioan ospatuko da ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko
Kultura Departamentuak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloarenn bigarren edizioan ospatuko da ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko
Kultura Departamentuak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloarenn bigarren edizioan ospatuko da ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko
Hamar Elkarrizketak Santa Teresa Komentuan egingo dira, gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunean. "Hiri garaikideak dituen erronkak" lelopean egingo dira, eta bertan hirien orainerako eta etorkizunerako erronkak jorratuko dira.
Goizane Álvarez Kultura diputatuak eta Isaac Palencia Kultura eta Gazteria zuzendariak aurkeztu dute ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren bigarren edizioa gaur goizean. Lagun liburu-dendaren balio sinbolikora joz, ideiak trukatzeko eta kontrastatzeko espazio gisa eratzen da zikloa, gaur egungo gaiei buruzko gogoeta kritikoa egiten duten liburuen egileekin izandako elkarrizketetan oinarrituta.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak gaur goizean nabarmendu duenez, ziklo hau “helburu bikoitzarekin sortu zen: batetik, ziurgabetasunak eta erronkek markatutako testuinguru kezkagarri bati erantzutea, eta, bestetik, herritarrei ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko baliabideak eta espazioak eskaintzea”.
Ildo horretan, gogora ekarri du ekimen hau Lagun liburu-denda omentzeko sortu zela, urte askoan frankismoaren diktaduraren eta ETAren indarkeriaren aurkako erresistentziaren ikur izan zena, eta, azken batean, askatasuna, aniztasuna eta pentsamendu kritikoa defendatu zituen espazioa, baita une zailenetan ere.
Aurtengo edizioan, elkarrizketak “hiri garaikideak dituen erronkei” buruz egitea erabaki da. Zentzu horretan, bihartik ekainera bitartean, ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloak hamar saio izango ditu, zeinetan pertsona adituek hirien orainarekin eta etorkizunarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzten: klima-aldaketa, komunikazioa, kolonizazio teknologikoa, osasun mentala, zarata, turismoa edo fikzioak hirien etorkizunari nola heltzen dion. Hori guztia, kultur arlotik eta ikuspegi plural eta diziplina anitzeko batetik.
Gainera, zikloaren edizio berri honetan, saio bakoitzean ‘FILA 0’ bat antolatzeko aukera planteatu da, topaketa bakoitzean jorratu beharreko gaiarekin zerikusia duten tokiko eragileak parte hartzera gonbidatuz.
Hamar saio urtarrila eta ekaina bitartean
‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren edizio berri honen lehen saioa bihar, urtarrilak 16, izango da, ‘El clima contra la ciudad: política y economía para la supervivencia climática’ izenburupean. Juan Bordera idazle eta aktibistak eta Azahara Palomeque klima aldaketan espezializatutako kazetariak gonbidapena egingo diete ikus-entzuleei gure ekonomiak arazo hau konpontzen edo areagotzen zein neurritan laguntzen duen hausnartzera, baita ondorioak arintzeko eta herritarren bizitza hobetzeko gure esku dauden erabaki politikoen inguruan hausnartzera ere.
Bestalde, ostegunean, urtarrilaren 30ean, Mariasun Landa idazle ezagunak ‘Barne bestiario ttipia’ saioa eskainiko du, idazleek euren barne mundua nola jorratzen duten eta irudimenetik inguruko mundua nola itzultzen duten azalduz.
Otsailaren 18an, David García Asenjo eta Nuria Prieto arkitektoen txanda izango da, eta ‘La arquitectura ante los retos del calentamiento global’ gaia jorratuko dute: zein materialekin, zein diseinurekin eta zein egiturarekin egin ahal izango diogun aurre hobeto klima aldaketaren erronkei.
Bi egun beranduago, otsailaren 20an, Javier Echeverría Ezponda idazle eta filosofoak ‘Colonizaciones tecnológicas de las ciudades’ saioa eskainiko du. Bestalde, martxoaren 13an, Clara Jiménez Cruz eta Javier Salas kazetariek gogoeta egingo dute ‘El imperio del bulo: ¿Por qué no nos creamos a la ciencia?’ saioan: nork zabaltzen dituen buloak, nola iristen diren guregana eta nori egiten dioten mesede, eta horiek nola ezagutu eta nola babestu gure burua horiengandik aztertuko dute.
Martxoaren 20an egingo den ‘Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía’, saioan, osasun mentalean aditua den Silvia Garcíak gaur egun estigma soziala eta segregazioa eragiten jarraitzen duen gai honi buruz hitz egingo du bere bizipenetatik.
Apirilaren 8an ‘Vivir del turismo y morir del turismo’ gaia jorratuko da, gaurkotasun handia duen eztabaida. Turismoa ere hizpide izango dute Josu Iztueta bidaiariak eta Ander Izagirre kazetari eta idazleak maiatzaren 6an, oraingo honetan ‘Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean’ izenburupean.
Azkenik, Ramón Andrés poeta eta saiogilea ‘El silencio a un paso del mundo’ saioko protagonista izango da maiatzaren 22an, hirietako zarataren arazoa zalantzan jarriz. Eta ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren bigarren edizioari amaiera borobila emateko, ekainaren 5ean Laura Fernández idazleak eta Desirée de Fez zine kritikariak ‘¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?’ gaia jorratuko dute.
Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko areto nagusian, egun KMKren egoitza dena. Halaber, saio guztiek aldi bereko itzulpena izango dute euskarara eta gaztelaniara.
581