Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Darío de Regoyosen koadro bat eta XVII. mendeko tapiz bat eskuratu ditu

Aldundiak Darío de Regoyosen koadro bat eta XVII. mendeko tapiz bat eskuratu ditu

Udazkeneko euria oleoak, Irungo eremu bat irudikatzen du, Jaizkibel mendia atzean duela.

2018/03/19

Kultura Departamentuak Darío de Regoyosen koadro bat eta XVII. mendeko tapiz bat eskuratu ditu. Darío de Regoyosen obra 1901eko Lluvia de Otoño (Udazkeneko euria) olioa da, eta Irungo eremu bat irudikatzen du, Jaizkibel mendia atzean duela. «Obra utilista bat da, Gipuzkoako ondarearentzat oso garrantzitsua, Regoyosek Gipuzkoan egin zuen egonaldian sortutako obra bat baita», azaldu du Gordailuko zuzendari Carlos Olaetxeak. Orain Gordailuan dago Regoysen obra.

Paisaia honetan, lur landuak, artasoroak, ageri dira lehen planoan, Irungo eraikinen profila bigarren planoan, eta Jaizkibel mendia atzealdean. Koadro hori Regoyosen obra piktorikoaren katalogo arrazoituan jasota dago 334 zenbakiarekin, eta hainbat erakusketatan jarri izan da ikusgai Parisen, Caixa Pentsio Fundazioaren, Kutxa Fundazioaren eta Santillana Fundazioaren erakusketetan.

Tapiza oso ondo kontserbatutako pieza bat da. Done Jakueren ordenako zaldun baten zutoihala da, XVII. mendearen amaiera ingurukoa, eta Gipuzkoako edo Arabako zaldun batena izango zen. Parisko enkante batean eskuratu da.

Gordailuko zuzendari Carlos Olaetxeak azaldu duenez, Gordailuko teknikariek piza horretan agertzen diren armarriak aztertu zituzten eta egiaztatu zuten Gipuzkoako edo Arabako familia batena izango zela, eta, horregatik, interes historiko handikoa zela. Horiek horrela, enkantean eskaintza egitea erabaki zen eta Gordailurako erostea lortu zen.

Duela gutxi iritsi da Irungo kontserbazio zentrora, eta egiaztatu da baldintza oso onetan eta ondo kontserbatuta dagoela. «Oraindik ikerketa historiko sakonago bat egin beharra dago tapiza zehazki zein zaldunena izan zen jakiteko, garai hartan Done Jakueren ordenak 400 zaldun baitzituen», adierazi du Olaetxeak.

Orain, Gordailuan, anoxia prozesuan dago baldintzarik onenetan kontserbatu ahal izateko.

Izenburu hau du: Heraldika: euskal nobleziaren armarria. Arrano koroatu baten gainean, Done Jakueren ordenako gurutzea ageri da, eta haren gainean beste bostek osatzen duten armarri bat, zerrenda diagonal urdin eta argi tartekatuz osatutako armarri obal batek koroatua. Goiko ezkerreko laurdenean ikusgai daude Lazcano familia (pertzak eta hostoak; ilargi erdia eta izarrak, dragoi ahozko banda diagonal batek bereiziak) eta Oñati familia (arranoa orein baten gainean, galsoro batean). Beheko laurdenean, ezkerrean, otso bat dago zuhaitz baten parean, zazpi izarreko zerrenda urdin batean; eskuinekoa, berriz, hosto eta barra tartekatuek laurdenkatzen dute –erbinudeak ageri dira erdietan–; laurden horien erdian, berriz, Nafarroako armarria ageri da. Hori guztia lore motibo aberatsek biltzen dute. Tonu urdinak nahiko ongi kontserbatu dira, baina gorriak zertxobait margulduta daude.

 

  

1638