Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura eta Gazteria Departamentuak 386 plaza eskainiko ditu udan egingo diren jardueretan, Gazte Oporraldiak programaren barruan

Kultura eta Gazteria Departamentuak 386 plaza eskainiko ditu udan egingo diren jardueretan, Gazte Oporraldiak programaren barruan

Kultura eta Gazteria Departamentuak, Gazte Oporraldiak programaren barruan, 386 plaza eskainiko ditu ziurrenik 2020ko udako jardueretan, 14 eta 17 urte bitarteko gipuzkoarrei zuzenduta. Programa honek aisia-abenturako jarduerak eta hainbat alorretako egonaldiak barne hartzen ditu, gazteei aisialdiaz modu aberasgarrian gozatzen laguntzeko helburuaz.

2020/03/16

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza eskaintza honekin. 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen Udalekuak programarekin batera, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak uda denboraldietarako antolatzen dituen gizarte eta hezkuntza jardueren proposamena osatzen du.  Urte hauetan guztietan, 7.831 gaztek hartu dute parte Gazte Oporraldiak programan.

Foru programa uztailean eta abuztuan garatuko da, 7, 10, 11 eta 12 eguneko txandekin.  Guztira 15 jarduera eskaintzen dira.  Hizkuntzari dagokionez, 10 jarduera euskaraz izango dira (280 plaza) eta 5 jarduera gaztelaniaz (106 plaza). Eskainitako jardueretatik 9 (168 plaza) Madril, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadurako autonomia erkidegoekin, Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin koordinatuta egingo dira.

Aurten egin beharreko ekintzen proposamenak abentura anitzeko jarduerak eta izaera kultural edo ludikoa duten beste jarduera batzuk konbinatzen ditu, hala nola mendi ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, rafting...), tailerrak eta bisita kulturalak.

Beren sormen eta sen artistikoari arnasa eman nahi dioten gazteei dagokienez, batetik, musikaren inguruko "Gazte Rock" izeneko udalekuan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, beste erkidego batzuetako gazteekin batera (Araba, Madril, Extremadura eta Galizia); eta, bestetik, Hondarribian egingo diren udalekuez gozatu ahal izango dute, arte eszenikoen eta, zehazki, antzerkiaren inguruan, edo Baños Montemayorren (Extremadura), non zirko jarduerak landuko diren.

Hala eta guztiz ere, txanda guztietan programazio anitza izango dute, eta, bertan, taldeko hezkuntza, jolas, kirol eta kultura jarduerak konbinatuko dira, harremanak eta aberastasun pertsonala sustatzeko.

 

ESKAINTZA

 

Hizkuntza         Jarduera                                       Datak

                         

Euskara             Piles-Valentzia                              uztailak 1-10

Euskara             Ibiltarien Baztan - Nafarroa           uztailak 9-15

 

16-17 urte (2004-2003)

 

Hizkuntza         Jarduera                                       Datak

 

Gaztelania         Gazte Rock-Araba                        uztailak 1-12

Euskara             Benicassim - Castelló                   uztailak 21-30

 

 

14-17 urte (2006-2003)

 

Hizkuntza                    Jarduera                  Datak

 

Euskara                      Son Bou - Menorca                                   uztailak 2-8

Gaztelania                  Zirkoa – Baños de Montemayor                                   uztailak 1-10

Gaztelania                  El Pueyo de Jaca-Huesca                                   uztailak   1-10

Gaztelania                  Las Dehesas - Madril                                   uztailak 10-20

Gaztelania                  Navarredonda - Ávila                                   uztailak   11-20

Euskara                      Doneztebe – Nafarroa                                   uztailak  11-20

Euskara                      Antzerkia - Hondarribia                  uztailak 23-abuz. 1

Euskara                      Surf  - Zarautz                  uztailak   23-29

Euskara                      Urdaibai Ibiltaria-Bizkaia                                             uztailak  20-26

Euskara                      Ur ekintzak - Hondarribia                              abuztuak 1-7

Euskara                      Orio Belaontzia-Orio                                     abuztuak 1-7

Aurreko urteetan bezala, Udalekuak/Gazte oporraldiak kanpainaren webgunearen bidez, egonaldietako argazkiak ikusi ahal izango dira.  Hala ere, gehienak naturan garatuko direnez, Internetera konektatzeko aukeren arabera jarriko dira, nahiz eta egonaldiaren amaierarako ikusteko ahalegina egingo den.

 

Berariazko jarduera guztiak monitore espezializatuek gainbegiratuta eta orientatuta egiten dira, betiere beharrezko segurtasun neurriak hartuta.

Kuotei dagokienez, pentsio osoko erregimeneko egonaldia, jarduerak garatzeko dinamizazio zerbitzua, istripu asegurua eta erantzukizun zibila, eta jatorrizko tokitik joan-etorriko garraioa sartzen dira.

Aurten ere, kuota progresiboak aplikatuko dira.  Parte hartzaile bakoitzak ordaindu beharko duen kuota 2018ko errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da.  Tarteak ezarriko dira 2018ko diru sarreren arabera, eta kuotak ezarritako tarteen arabera.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak murrizketak aplikatzen dizkie diru sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jasotzen dituzten familietako adingabeei, familia unitatean kide guztiak langabezian dauden adingabeei, eta guraso bakarreko familietako adingabeei.

Info gehiago : www.gipuzkoa.eus/gazte-oporraldiak

  

1583