Kultura eta Gazteria Departamentuak proiektu pilotu bat aurkeztu du haurrak eta nerabeak dinamizatzeko herri txikietan
Kultura eta Gazteria Departamentuak proiektu pilotu bat aurkeztu du haurrak eta nerabeak dinamizatzeko herri txikietan
Kultura eta Gazteria Departamentuak proiektu pilotu bat aurkeztu du haurrak eta nerabeak dinamizatzeko herri txikietan
Gure Plaza Txo! 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hamar udalerritan garatuko den proiektu esperimentala da. Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan burutuko da.
María José Telleria Kultura eta Gazteriako diputatua: «Proiektu honekin honekin zerbitzu bat sortu nahi ditugu Gipuzkoako herri txikietako haur eta nerabeentzat. Ekimen pilotu honekin udalerrien arteko lurralde-oreka bilatzen nahi dugu».
Gipuzkoan, 1.000 biztanle baino gutxiagoko 32 udalerri daude. Herri horiek, askotan, zailtasunak izaten dituzte haur eta nerabeekin aisia eta entretenimendua lantzeko beharrezko baliabideak eskaintzeko. Udalerri horiek Aldundiari eskatu ohi diote eskaera horiei erantzun diezaien, kolektibo horientzat jarduerak ezarri ahal izateko. Askotan, azpiegiturak badituzte, baina ez dute adingabeekin lan egiteko profesionalik.
Gure Plaza Txo! Programa hau Foru Aldundiaren Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak eskaintzen du hautatutako herrietako udalekin lankidetzan, batez ere nerabeekin lantzeko, beren behar eta errealitateei erantzunez. Programa gauzatuko da Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan.
María José Telleria Kulturak eta Gazteriako diputatua eta Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak aurkeztu dute gaur goizean proiektu pilotu hau, helburu duena haur eta nerabeen arteko jarduerak sustatzea eta beren arteko harremanak sendotzea. Udalerri hauetako alkateak ere bertan izan dira: Larraulgo alkatea, Maite Arana eta Iñaki Orbegozo Albizturko alkatea.
Telleriak esan duenez, “Kultura eta Gazteria departamentutik helburu argia dugu. Lurraldeko udalerri guztietara iritsi nahi dugu, eta guztiek beharrezko baliabideak izatea haur eta nerabeei aisialdi hezitzailerako eskubidea bermatzeko. Herri txiki horietako neska-mutilek beren udalerrietan errotu daitezen nahi dugu, komunitateko partaide izatearen sentimendua sustatu nahi dugu. Hurbileko zerbitzuak eskaintzea, beste herri batzuetara aisialdiaz gozatzera joan beharrik izan ez dezaten”.
Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak lantalde bat du, bi gizarte hezitzailez osatua, eta horietako bakoitza bost udalerritarako erreferentea da. Herri bakoitzean lana izango dute, hala arreta zuzenean nola barneko lanean.
Programa honek bi urteko iraupena izango du. Denbora hori jo da egokitzat probatzeko proposatutako lan metodologia, kontratatutako pertsonen ordutegia eta egutegia, jarritako baliabide ekonomikoak eta azpiegiturak, eta hamar herritara iritsi eta ikusteko nerabeekin hasitako hezkuntza lanaren lehen emaitzak.
Maite Arana Larraulgo alkateak adierazi duenez, “gurea bezalako udal batentzat, baliabide gutxirekin eta ia langilerik gabe, ia ezinezkoa da gazteei zerbitzu bat ematea laguntza hori gabe. Larraulen 260 biztanle ditugu; horietatik 58k 18 urte baino gutxiago dituzte, hau da %22k baino gehiago dira. Udaletxetik oso ondo dakigu zerbitzu egokiak eskaini behar zaizkiela, baina bakarrik egitea oso zaila da. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiot Kultura eta Gazteria departamentuari, eremu horretan udalerri txikiek dituzten beharrekiko sentsibilitateagatik. Horri esker, aisialdirako aukera bat eskaintzen diegu gazteei, Larrauldik atera gabe, herrian errotzea sustatuz, eta horrela ulertu dute familiek proiektua azaldu diegunean”.
Proiektua gauzatzeko, PSZ lan eredua erabiliko da (Parte-hartzea Sustatzeko Zerbitzua), ondo funtzionatzen baitu orain arte erabili den herrietan, baina errealitate berrietara egokitu beharko da. Nerabeen herritartasun aktiboa sustatu behar da, oinarri hartuta hezkuntza harremana aisiako momentu eta espazioetan. Lantzen diren ildoak dira bizikidetza eta berdintasuna/parekidetasuna; aniztasuna eta inklusioa; euskararen erabilera; konpromisoa eta jarrera kritikoa eta tokiko aldaketa prozesuetan inplikatzeko gaitasuna.
Lehen fasean udalek eskatu zuten programetan parte hartzeko aukera, eta ondoren hautatu ziren parte hartuko duten herriak; azkenik, azaroaren erdialdean kontratatu zen hezitzaileen taldea. Abenduan eta urtarrilean hezitzaileek herri bakoitzaren egoeraren diagnostiko txiki bat egin dute eta udaletako ordezkariekin eta herriko beste hainbat eragilerekin harremanetan jarri dira. Urtarrilaren amaieratik aurrera, hezitzaileek, udal arduradunekin batera, proiektuaren lerro orokorrak aurkeztu dizkiete herri bakoitzeko gurasoei eta nerabeei. Orain, zuzenean nerabeekin ari dira lanean, Inauteriak harira burutzeko lehen jarduerak eta harremana sendotzeko.
Proiektua gauzatzeko, Aldundiaren Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak kontratatu du hezkuntza taldea, lan eredua egokitu du eta proiektuaren inguruan aholkularitza eta gainbegiratzea burutzen ari da.
Parte hartzen duten udalak proiektua babesten ari dira beren udalerrietan, espazioak, materialak eta bestelako azpiegiturak jarrita eta jarduerak burutzeko ekarpen ekonomiko bat eginda.
Hauek dira proiektu honen inguruan emango diren hurrengo pausoak: herrien artean egutegia doitzea eta zerbitzuaren herri bakoitzeko ordutegiak definitzea, proiektuaren tarteko balorazio bat egitea eta udarako eskaintza diseinatzea.
3113