Kutxa Fundazioarekin partekatu ditu Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programako ildo nagusiak
Kutxa Fundazioarekin partekatu ditu Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programako ildo nagusiak
Diputatu nagusia Manuel Beraza presidentea eta Patronatuko gainerako kideekin elkartu da eta bi aldeak lankidetzan sakontzeko prest agertu dira
Kutxa Banku Fundazioarekin partekatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programa, gaur goizean bi aldeetako ordezkariek egiten duten bileran. “Gipuzkoaren etorkizunaren eraikuntza denon artean egin behar dugun bidea da, erakunde publiko, gizarte eragile eta herritarrek elkarlanean egin beharrekoa”, azaldu du diputatu nagusiak, topaketa testuinguru honetan kokatuz Kutxabankeko akziodun gipuzkoarra den Kutxa Banku Fundazioarekin egindako topaketa. Bi aldeek bileraren irakurketa positiboa egin dute, eta lankidetzan sakontzeko prestutasun osoa agertu dute.
Topaketan hartu dute parte, Aldundiaren aldetik, Markel Olano, diputatu nagusiak; Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioak; eta Xabier Barandiaran, diputatu nagusiaren kabinete buruak. Kutxa Fundazioa, bere aldetik, Patronatuko kideek ordezkatu dute: Manuel Beraza presidentea; Guillermo Echenique presidenteordea; Koldo Aulestia, Karmele Aguirrezabala, Antonio Campos, Borja Garcia, Guillermo Ibargoyen, Carlos Tamayo eta Blanca Tejada Patronatuko kideak. Bertan izan da, baita ere, Carlos Ruiz Fundazioaren zuzendaria.
Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan martxan jarri duen proiektua da, herritarrekin elkarlanean biharko lurraldea eraikitzen hasteko. Egitasmoaren testuinguruan, erreferentziazko zentroak aurreikusi dira etorkizunean estrategikoak izango diren alorretan, esaterako, zibersegurtasuna, zahartzearen arreta edota elektromugikortasunean. Honekin batera, think tank edo hausnarketa talde egonkorra jarri da martxan, biharko erronkak identifikatu eta esperimentazioa helburu duten proiektu berritzaileak abian jartzea xede dituena.
2722