L’Hermione datorren astean helduko da Pasaiara eta maiatzaren 27ra arte egongo da bertan
L’Hermione datorren astean helduko da Pasaiara eta maiatzaren 27ra arte egongo da bertan
L´Hermione gaur irtengo da Vigotik, bertan izan baita motor bat konpontzen
Kulturako Diputatua Denis Itxasok iragarri du L’Hermione itsasontziak bere iritsiera beranduenez datorren asteko asteazkena 23rako aurreikusita dagoela eta Pasaian egongo dela aste horretako igandera arte. Modu honetan, L’Hermione bisitatzeko sarrera erosita zeukaten pertsonek, datorren asteko ostegunetik aurrera bisitatzeko aukera izango dute nahi izanez gero. Aitzitik, bisita egiterik ez dutenei dirua itzuliko zaie. Gainontzekoentzat L’Hermione-n heldu bezain laster, sarrerak salgai jarriko dira San Pedroko kaian prestatuta daukan karpan. L´Hermione gaur irtengo da Vigotik, bertan izan baita motor bat konpontzen.
Turismoko Sailburua Alfredo Retortillok, Pasaiako alkatea Izaskun Gomez eta Denis Itxasok adierazi dute Pasaiako Itsas Festibala erakunde eta lekuko hainbat elkarteren lankidetzaren emaitza dela. Helburua da bi urtean behin egitea eta Europa eta Mundu mailan erreferente bihurtzea.
Atzoko Kaskelotek eta ontzi tradizionalek badian egin zuten sarrera hasiera besterik ez da izan. Izan ere, asteburu osoan zehar ekimen ugari eta erakargarriak antolatuta daudela azpimarratu dute antolatzaileek.
1508