ZERO ZABOR URETAN berriro ere Euskadiko portuetan zehar ibiliko da MATER ontzi-museoan itsas kutsaduraren inguruan sentsibilizazteko
ZERO ZABOR URETAN berriro ere Euskadiko portuetan zehar ibiliko da MATER ontzi-museoan itsas kutsaduraren inguruan sentsibilizazteko
ZERO ZABOR URETAN berriro ere Euskadiko portuetan zehar ibiliko da MATER ontzi-museoan itsas kutsaduraren inguruan sentsibilizazteko
MATER-ek ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen sentsibilizazio egitasmoari hasiera eman dio “hondakin onena, sortzen ez dena” lelopean, udara honetan Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetan egongo dena.
«Ingurumen krisiak ez du eteten: edo bizitza ematen digunarekin harremantzeko modua aldatzen dugu, edo etorkizun itxaropen gutxi dugu». dio Izaskun Suberbiola, MATEReko zuzendariak. Itsas hondakinen %80 lehorreko hondakinen egungo kudeaketatik eta, oro har, gizartearen kontzientziazio eta konpromiso faltatik dator. Hori dela eta, kontsumitzaile informatuen eta parte-hartzaileen paperak garrantzi handia du hondakinen murrizketa bultzatzen duten ohituren aldaketa ahalbidetzeko. MATERetik, Pasaiako museo ekoaktibotik, gizartea naturarekiko beharrezko birkonexio horretan inplikatzea bilatzen dute ekimen berri eta erakargarrien bitartez, non elkarrekiko zaintzaren harreman hori berreskuratzera itzultzen garen. ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen arazo zein konponbideetan ardaztutako kanpaina da. Bere laugarren edizioan MATER ontzi-museoan, euskal kostaldeko zortzi portu bisitatuko dituen itsas bidaia aurkezten da, non pertsona eta taldeek itsasoaren zainketan eta babesean protagonista aktibo bihurtzeko lekua duten, "Hondakin onena, sortzen ez dena”. Dagoeneko bere lehen portutik, Hondarribitik, abiatzen ari da Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan zehar bidaia hau jarraitzeko, bakoitzean 3-4 eguneko egonaldia izanik uztaila amaiera arte. Ezagutu, parte hartu eta inplikatu Kanpainaren laugarren edizio hau itsas ingurunetik haratago doazen proposamen berriez beteta dago. Izaskun Suberbiola MATEReko zuzendariak baieztatzen du: "Itsasoaren ahotsa bere distira guztian entzutea nahi dugu" eta horregatik, aurten MATER-en bi itsas erraldoi daramatzate, ZABOR, Hondakinen Munstroa eta BIO, Biodibertsitatearen Dama, Pasaiako herrian era komunitarioan sortutakoak. Hauek, martxa berezi batean, bisitatuko den portu bakoitzean programazioa irekitzeko balioko dute kaleetan zehar itsasoa zaintzeko mezua aldarrikatuz. Zinema gauak ere izango dira ontzi gainean, nazioarteko itsaspeko zinema onenarekin eta itsasoarekiko maitasun begirada sakoneko proiekzioekin. Itsas hondakinen bilketa eta arrantza-bidaiak ez dira faltako ere bai, portu bakoitzeko hondakin ugarienak ezagutzera emateko sailkapenekin eta gainera, portu bakoitzean tailer batekin bukatuko da, itsasoko plastikoei bizi berri bat emateko, itsas malkoak zirenak benetako itxaropen tantetan eraldatuz. Horrez gain, aurten helburu komun honetan parte hartu duten herrietako eragile ezberdinak saritu nahi ditugu, Izaskun Suberbiolaren esanetan “esfortzua aitortu behar dugulako, komunitate osoak jarraitzeko eredua baita”. Batetik, herriko eskoletako Lehen Hezkuntzako Prentsa Oharra Hondarribia, 2022eko uztailaren 6a neska-mutilak tokiko kontzientzia pizteko arte lanak sarituko dira eta bestetik, komertzioak eta euren bezeroak itsasoaren zaintzaileak nola izan hausnartzeko ahalegina. Elkarlanean itsasoa Egitasmo honek hainbat laguntza jaso ditu bai administrazio publiko bai pribatuen eskutik. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Saila eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Natura Ingurune Saila. Gainera, LIBERA bezalako proiektuen lankidetzari esker, SEO/BirdLife-ren eskutik, Ecoembesekin aliantzan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Plentziako Itsas Estazioarekin batera aurrera atera ahal izan da. Egitasmo honetan, aurten ere Cimasub, Blue Point Getaria, B-egia eta Nakusarbe erakunde pribatuen laguntza izan dute. Guztiak elkarrekin lan egiten dute itsas hodankinen aurkako ekimen honetan planetaren norabidea aldatzeko. Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea: gizarte gisa gure ekoizpen eta kontsumo ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu behar dugu, behar ez ditugun elementuak kentzeko lan egin behar dugu; berritu, material guztia berrerabilgarria, birziklagarria edo konpostagarria izan dadin; eta ekonomian eta ingurumenetik kanpo mantentzeko erabiltzen dugun guztia zirkulatzea. “ZERO ZABOR URETANek azkar jokatzen ez badugu izan dezakegun ingurumen-arazoaz jabetzen gaitu, ekosistemen kontserbazio-egoeran eragiten baitu, biodibertsitatearen osasuna eta biziraupena arriskuan jarriz. Horrelako keinuekin kontzientziak piztu eta nahi dugun planeta horren alde lanean jarraitu nahi dugu». José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidrauliko diputatuak gogoratu du Ingurumen Sailak urteak daramatzala itsas hondakinen arazoa lantzen, proiektu ugaritan eta hainbat eragilerekin: itsas hondakin flotagarrien detekzio eta jasotze sistemetan Life Lema proiektuarekin; ibaietan barrena hondakinen bilketarekin Plastifish proiektuan itsasora isurtzea saihesteko; herritarren sentsibilizazio programekin; eta bilketa eta karakterizazioekin Surfriderren bitartez. Era berean, gogoratu du Gipuzkoan sakabanatuta dagoen zaborren aurka borrokatzeko Euskadiko lehen plana egin dela, non sakabanatuta dauden hondakinen 536 iturri identifikatu zirela, eta garbiketa egiten ari direla arriskuan jartzen duten kutsadura-iturri horiek ezabatzeko, gure lurraldearen ingurumena eta kostaldeko biodibertsitatea arriskuan jartzen baitute. "Kontuan hartu behar da", gaineratu du foru arduradunak, "prebentzioa ezinbestekoa dela itsas hondakinen arazoari aurre egiteko", eta "itsas hondakinek sortzen duten mehatxua nabarmentzea eta herritarren inplikazioa bilatzea beren ingurune hurbilenaren kontserbazio aktiboan” balio asko duela azpimarratu du. “ZERO ZABOR URETAN bezalako ekimenek helburu horretara hurbiltzen laguntzen digute. Gure itsasoak zaintzen lehorretik hasi behar da». Informazio gehiago: www.zerozaboruretan.eus Kontaktua: ● Zuzendaria: Izaskun Suberbiola Garbizu; zuzendaria@mater.eus; 626738415 ● Komunikazio arduraduna: Markel Elizalde Jerico; komunikazioa@mater.eus; 619814225
2534