Aldundiak “elkarrizketarako borondatearekin” ekin dio aurrekontuen negoziaketari Batzar Nagusietako taldeekin
Aldundiak “elkarrizketarako borondatearekin” ekin dio aurrekontuen negoziaketari Batzar Nagusietako taldeekin
Aldundiak “elkarrizketarako borondatearekin” ekin dio aurrekontuen negoziaketari Batzar Nagusietako taldeekin
Markel Olano diputatu nagusia Elkarrekin Gipuzkoa eta Alderdi Popularrarekin elkartu da gaur eguerdian, eta ostiralean egingo dira falta diren bilerak.
Diputatu nagusia, foru diputatuak eta Elkarrekin Podemos taldeko ordezkariak.
Foru Aldundiak gaur eman dio hasiera Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin egin beharreko bilera sortari, 2023ko foru aurrekontuen proiektua negoziatzeko asmoz. Gaur, zehazki, Elkarrekin Gipuzkoa eta Alderdi Popularreko (PP) ordezkariekin egin ditu bilerak foru erakundeak. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak azpimarratu duenez, Foru Gobernuak jarrera “irekiarekin eta elkarrizketarako borondatearekin” heldu dio topaketako hauei, eta, beraz, batzarkide taldeek egin ditzaketen ekarpenak aintzat hartzeko prest agertu da, betiere datorren urterako kontuen proposamena “aberasteko” helburuarekin.
Lehen bilera horietan, Aldundiaren aldetik, Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta bigarren diputatu nagusiordeak eta Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak ere parte hartu dute. Lehen topaketa Elkarrekin Gipuzkoarekin egin da, eta bertan izan dira Arantxa Gonzalez eta Joanes Fiel. Ondoren, eguneko bigarren bileran, Alderdi Popularrarekin izandakoan, Juan Carlos Canok parte hartu du. Hasierako bilera sorta hau ostiralean amaituko da EH Bildu, EAJ/PNV eta PSE-EEko batzarkideekin egingo diren topaketekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko aurrekontu proiektuak, gaur egun Batzar Nagusietan izapidetzen eta eztabaidatzen ari denak, erakundearen historiako zuzkidurarik altuena aurreikusten du. Onartua izanez gero, foru erakundeak 1.129,4 milioi euroko aurrekontu propioa izango du datorren urtean, 2022an baino 87,6 milioi gehiago (+%8,41), eta izaera sozial eta inbertitzaile argia izango du. Proiektua hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: arlo soziala, ekonomikoa eta iraunkortasunari lotutakoa. “Bizi dugun ziurgabetasun sozial eta ekonomikoaren aurrean, konfiantzazko mezu bat helarazi nahi dugu: Aldundia eta Euskadiko erakunde guztiak prest gaude datorrenari neurri eta ekintza zehatzekin aurre egiteko, orain arte egin dugun bezala”, Markel Olano diputatu nagusiak nabarmendu duenez.
3298