Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Lezoko herritarrak
Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Lezoko herritarrak
Aldundiak Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzera gonbidatu ditu Lezoko herritarrak
Etorkizuna Eraikiz kapsula Lezon izango da egun osoan.
Etorkizuna Eraikiz kapsularen hirugarren fase honetan geldialdi berri bat egingo du aste honetan, Lezon hain zuzen ere. Gaur goizean, kapsula herrira iritsi da, bertakoek lurraldearen etorkizunaren inguruan dituzten ekarpenak jasotzeko asmoz “Gipuzkoako biztanleak izango dira lurraldearen etorkizun, horregatik, haiekin elkarlanean eraiki behar dugu. Gipuzkoa nolakoa izatea nahi duten, eta denon artean amesten dugun lurraldea eraikitzen saiatu behar gara”, azpimarratu du Eider Mendoza Gobernantza diputatuak.
Mendozak Lezon bisitatu du kapsula, Jesus María Martiarena, Lezoko alkatearekin batera. Foru arduradunak azaldu duenez, partaidetza ezinbesteko tresna da herritarrek politikarekiko eta erakundeekiko konfiantza berreskuratzeko. “Partaidetzari esker, gobernuak indartu egiten dira, politika publikoak legitimatu, interes sozialak agenda publikoan sartzen dira, herritarrek bizitza publikoaren antolaketa prozesuetan parte hartzen dute, gizarte zibilaren funtzioa sendotu egiten da… Asko dira dituen abantailak. Eta, horregatik, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren muinean dagoen elementua da”, nabarmendu du Gobernantzako diputatuak.
Kapsula Lezoko udaletxe parean plazan jarri da eta 10:00 etatik 19:00 etara egongo da zabalik. “Alde batetik Lurraldea egun nolakoa den kontatzen diegu kapsularen baitan, zeintzuk diren Gipuzkoako ezaugarri eta balore nagusiak. Eta ariketa bikoitza egitea eskatzen diegu haiei, alde batetik, 2040ra begira, hau da, hemendik 20 urte barru nolakoa nahiko luketen Gipuzkoa izatea. Eta aldi berean, konpromezu bat hartzeko eskatzen diegu, zein ekarpen egiteko prest dauden, ekarpen guztiek fruitua ematen bai dute ondoren, eta fruitu horri esker gaur egun, eta baita gobernantza kolaboratiboari esker, ekarpen horiek proiektu bilakatu dira”. gogoratu du Mendozak, herritar guztiei zuzendutako proiektua dela azpimarratuz. Dinamika horren helburua da, halaber, herritarrak gogoeta egitera eta lurraldearen etorkizunarekin konprometitzera bultzatzea.
Bestalde, Jesus María Martiarena alkateak azpimarratu du: “Asko pozten gara hausnarketa honetan parte hartzeaz eta kapsula hau gure herrian ezartzeaz. Publiko guztiei zuzendutako ekimena bada ere, gazteek paper garrantzitsua dute etorkizuneko Gipuzkoa nolakoa izan behar duen erabakitzeko aukera dutelako. Lezoarrak ekimen honetan parte hartzera, kapsula bisitatzera eta proposamenak egitera gonbidatzen ditugu. Guztion laguntza behar dugu Gipuzkoak hazten jarrai dezan”.
Etorkizuna Eraikiz kapsularen hirugarren fasea amaitu ondoren, 22 udalerri eta 4 unibertsitate bisitatu ondoren, jasotako ekarpenak aztertuko dira eta Etorkizuna Eraikiz egitasmoan txertatuko dira. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko lan egiten du, hainbat ekimenen bidez, hala nola, erreferentziazko zentroen, proiektu esperimentalen eta aurrekontu irekien bidez.
Ekimen parte-hartzaile hau oso interaktiboa da eta erabiltzaileari esperientzia bat sortzeko prestatu da, baina ezin dugu ahaztu bere helburu nagusia: ekimen honek herritarren parte-hartzeak eta lankidetzak lurraldearen beharrak konpontzeko duten garrantzia jasotzen du. “Gipuzkoa oso azkar hasi da aldatzen, etengabeko aldaketa prozesu baten aurrean gaude, eta garai berrietara eta gizartearen behar berrietara egokitu behar dugu; horretarako beharrezkoa da hainbat eragileren lankidetza, hala nola enpresa publiko-pribatuena, erakundeena, elkarteena… bai eta gizartearen parte-hartzea ere.
Itzuli berri honek interes berezia jarri du gazteengana hurbiltzeko, haiekin lotura sortzea helburu hartuta, eta Gipuzkoaren etorkizunaren eraikuntzan ahotsa emateko, haien kezkak, proposamenak eta gogoetak zeintzuk diren ikertuko dira. Horrela, herriko ikastoletako ikaslean gerturatuko dira haien ekarpenak egitera. "Kapsularen oinarria herritarren parte-hartzea sustatzea da, guztion artean adostutako etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko; Gipuzkoako gazteengana hurbildu nahi dugu, etorkizunerako dituzten kezkak eta proposamenak gertutik ezagutzeko", azpimarratu du Mendozak.
2562