Aldundiak Balioen Ligaren Jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako kirol eta enpresa eragile guztiei zuzendua.
Aldundiak Balioen Ligaren Jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako kirol eta enpresa eragile guztiei zuzendua.
Aldundiak Balioen Ligaren Jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako kirol eta enpresa eragile guztiei zuzendua.
Jardunaldia Donostiako Igeldo Mendian egingo da ekainaren 1ean, Adegi eta Aspegiren laguntzarekin, eta bere helburua izango da enpresa eta kirola uztartzea bi mundu horiek erakusten dituzten balioen bitartez.
Balioen liga sortu da enpresa mundura eramateko, eta bereziki giza baliabideen alorrera, kirol mundukoak diren terminoak, kontzeptuak eta egiteko modu propioak.
Goizane Alvarezek, Kiroleko zuzendariak, azaldu duenez, lehenengo jardunaldi honetan “adorea” balioan sakonduko da indarrarekin alderatuz, eta horretarako hitzaldiak eta dinamika parte hartzaileak egingo dira gonbidatu guztiak konektatzeko. “Azken helburua da Gipuzkoako enpresa munduko eragileak trebatzea kirolaren bidez eskuratzen diren gaitasunetan, eta gaitasun horiek mundu batetik bestera pasatzea”.
Topaketan zehar kirol munduan errotutako balioak landuko dira, eta aztertuko da nola eraman daitezkeen enpresa mundura. Hausnarketa hori egiteko, bertaratutakoek kirol, enpresa eta coaching munduko profesional adituen laguntza izango dute.
Jardunaldia Iker Fernández coachak ekoitziko du, eta bertan parte hartuko dute Xesco Esparrek (FC Barcelona Eskubaloi taldeko entrenatzaile ohia, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta goi errendimenduko hizlari aditua), Lidia Yarzak (Judoka, 8 aldiz estatuko txapelduna, estatuko rankingeko lehena eta munduko rankingeko zortzigarrena. Une honetan lanean ari da Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzeko), Pablo Mendizabalek (AMPOko zuzendari kudeatzailea), Luis Oiarzabalek (Coach profesionala, adimen emozionalean, PNLen eta neurocoaching-en trebatua) eta Aizpea Barrosek (GUREAK CHALLENGEko koordinatzailea).
“Ekitaldi iradokitzailea, inspiratzailea eta praktikoa” Kiroleko zuzendariak nabarmendu duenez. Topaketa egingo den lekua ere, Igeldo Mendia Atrakzio Parkea, gonbidapen bat da jardunaldia berezia izan dadin.
Balioen Liga enpresa sektoreari zuzendutako hitzaldi sail baten barruan kokatzen da. Dagoeneko egin dira lehenengo bi saioak, zeinetan Gipuzkoako goi mailako kirolariek gure lurraldeko enpresekin partekatu dituzten beren ezagutzak.
Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute ondorengo helbidera: Kirolekitaldiak@gipuzkoa.eus .Parte hartzea dohainik da.
Argibide gehiago: www.gipuzkoakirolak.eus
1518