LABO GEOren aurkezpena(Gorputza eta ondarea) : NODEren ekimen berri bat, LABO programaren barnean, kultura Gipuzkoako landa-udalerrietara gerturatzeko
LABO GEOren aurkezpena(Gorputza eta ondarea) : NODEren ekimen berri bat, LABO programaren barnean, kultura Gipuzkoako landa-udalerrietara gerturatzeko
LABO GEOren aurkezpena(Gorputza eta ondarea) : NODEren ekimen berri bat, LABO programaren barnean, kultura Gipuzkoako landa-udalerrietara gerturatzeko
Kultur eta parte-hartze ekintza jardunaldiak Larraulen, Mutiloan eta Altzon izango dira.
Goizane Alvarez: "Horrelako ekintzek kultura udalerri txikietara gerturatzen dute".
NODEren ekimen berri bat, Gipuzkoak Foru Aldundiko Kultura departamentuarekin lankidetzan egina, aurkeztu da gaur goizean Foru Jauregian: LABO GEO (Gorputza eta ondarea). NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia bat da, eta 2016an sortu zuten Ana Barrantes eta Ion Estalak. LABO programaren barruako proposamen berri hori LABO GO (sorkuntza-prozesuen erakusleihoa) eta LABO XL (Donostiako espazio berrien eta hizkera eszenikoen festibala) erakusleihoei gehitu zaie. Prentsaurrekoan izan dira, Ana Barrantes eta Ion Estala sortzaileez gain, Goizane Alvarez Kultura diputatua eta Maite Arana Laurrauleko eta Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak.
LABO GEOren helburua da dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako hedadura txikiko landa-udalerrietara eramatea. Eskaintzan kaleko hainbat ikuskizun eszeniko eta bitartekaritza-jarduera biltzen dira. Modu horretara, kultura, ondarea eta partaidetza uztartuko dituzten jardunaldiak osatu dituzte. Ekimen horrek bilatzen duena da jarduera artistiko garaikideak hirietatik deszentralizatzea eta publiko eta espazio berriak sortzea, horiek inguruan zein komunitatean integratuta.
Gipuzkoako hiru udalerri ezberdinetan bi jarduera egingo dira astero, hiru astez jarraian. Larunbatetan mugimendu-, ahots- eta plastika-tailer parte-hartzaileak egingo dira, eta, igandeetan, arte eszenikoetako ikuskizunak eta udal ondareaz gozatzeko jai-jardunaldiak.
Goizane Alvarez Kultura diputatuak nabarmendutakoaren baitan, "LABO GEO ekimena aukera bikaina da kultura hiriburutik haratago eraman eta herri txikietara gerturatzeko. Horrelako jarduerek, gure tokiko ondareari balioa emateaz gain, landa-udalerrietako kultur bizimodua aberasten dute. Funtsezkoa da jarduera artistiko garaikideak
deszentralizatzea eta gipuzkoar guztiei kulturaz gozatzeko aukera eskaintzea haien gertuko inguruneetan."
Ion Estala LABO GEOko zuzendariak nabarmendu duenez, “dantza-ikuskizun batez gozatzeko, zer eszenatoki hoberik gure herrietako ondarea eta ingurua baino? Berez ikusgarria den mihise bat da, dantzak gainetik marraztea nahikoa zaiona oraindik eta ederragoa eta magikoagoa izateko”. Eta honako hau erantsi du: “lurraldeko artisten ikuskizunen jarraipena eta identifikazioa egin dugu, arreta agertzen ari den talentu berrian jarrita, baina espazioa eman diegu ibilbide luzeko konpainiei ere. Proposamen garaikide eta berritzaileenetatik hasi eta gure sustraietan eta ohituretan oinaturritutakoetara, diziplina anitzeko programa zabala osatu da, erritmo handikoa”.
Ana Barrantes LABO GEOko produkzio-buruak azaldu duenez, “mugimendu-, ahots- eta plastika-tailer parte-hartzaileen bidez, bitartekaritza jarduerek bilatzen dutena da herritarren arteko lehen topaketa hori, herritarrak sortzaileekin, eta elkarrizketarako gune bat sortzea. Dantzarekiko sentikortasunerako une hezitzailea, eta, nola ez, gozamenerakoa eta familia-giroan igarotzekoa. Hurrengo egunean gertatuko denaren bezpera perfektua”.
Egitaraua:
Larraul: 250 biztanle inguruko udalerria, Tolosaldea eskualdeko Aiztondo bailaran kokatua.
Jarduerak irailaren 14an, larunbata, hasiko dira, mugimendu-, ahots- eta plastika-tailerrekin. 2 ordu eta erdi inguru iraungo dute, eta ikusle guztientzat izango da, dohainik. Irailaren 15ean, igandea, ikuskizunak egingo dira: NODEren aurkezpena Baturekin, Remedios Vals Jone Amezaga eta Manu Gaigneren eskutik, eta “Lehio zikin, zeru garbi” eskainiko du Mari Zaunkak.
Mutiloa: 240 biztanle inguruko udalerria, Goierri eskualdean.
Irailaren 21ean, larunbata, mugimendu, ahots eta plastika tailerrak eskainiko dira, 2 ordu eta erdikoak horiek ere, eta ikusle guztientzat zabalik. Irailaren 22an, igandea, “Solo” izeneko Borja Bordonaberen ikuskizunak egingo dira, bai eta Neri(h)ariren “Nere azalean arrotz?” eta Larrua Proiektuaren “Idi begi” ere.
Altzo: 445 biztanle inguruko landa-udalerria Tolosaldea eskualdean, Migel Joakin Eleizegi Arteaga Altzoko Handiarengatik ezaguna.
Irailaren 28an, larunbata, mugimendu-, ahots- eta plastika-tailerrak egingo dira, 2 ordu eta erdikoak, eta herritar guztientzat irekita. Irailaren 29a, igandea, ikuskizunen txanda izango da: DABek “Nun Zira?” aurkeztuko du, Cielo Rasok “Reset” eta Osa+Mujikak “Bueltaxka”.
Bertaratzea errazteko, autobus bat jarriko da (aldez aurretik izena eman beharko da) Donostiako eta Tolosako bisitariak hartzeko. Ibilbidean zehar, performancearen bidez, helmugako udalerriari buruzko eta eguneko egitarauari buruzko informazioa emango da. Udalerrian, antzezpenetarako muntaketek eta entseguek bertaratutakoen arreta erakarriko dute. Denak bertan elkartzean direnean, tokiaz zein udal-ondareaz gozatuko dute lehenik, eta ingurune paregabe horretan, dantza garaikideari bide emango diote, ordubetez.
a una hora de danza contemporánea en un marco incomparable. Ondoren, artisten, ikusleen eta antolatzaileen arteko topaketa bat antolatuko da, bizipenak elkarbanatzeko.
LABO GEOk ziurtatzen du esperientzia aberasgarria izango dela, eta Gipuzkoan kultura hainbestetan iristen ez den lekuetara eramango duela. Horrela, herritarrek kultura baloratzea eta bertan parte-hartzea sustatuko da.
10973