Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lagun bat zendu da azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Lagun bat zendu da azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DYArekin lankidetzan, 5.300 PCR probatik gora egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruz gaur goizean emandako informazioaren ondoren, azken orduetan, adinekoen egoitzetan egiten ari diren PCR probek 11 positibo berri atzeman dituzte, zazpi Zorroagan (Donostia), bi Julian Rezolan (Donostia), bat San Juan Bautistan (Andoain) eta bat Jesusen Bihotza zentroan (Errenteria). Beste alde batetik, Jesusen Bihotza egoitzan bizi zen pertsona bat hil da azken orduetan.

Egun, egoiliarren artean COVID-19 kasu aktiboak daude ondoren zentroetan: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (1), Lamourous (19), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (19), Villa Sacramento (1), Bermingham (9), Julian Rezola (9) eta Zorroaga (30), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (22), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (23), Andoaingo San Juan Bautista (21), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 188 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Zazpi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 102 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 119 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 51 pertsona hil dira.

Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentro guztietan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanean, azken astean soilik, 5.304 PCR probatik gora egin ditu DYArekin lankidetzan, adinekoen egoitzetako egoiliarren eta langileen artean. Uztailaz geroztik, Aldundiak eta DYAk guztira 41.812 proba egin dituzte.

  

1449