Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru-ogasunek 200 euroko laguntza eskaera aktibatu dute familia kalteberentzat

Foru-ogasunek 200 euroko laguntza eskaera aktibatu dute familia kalteberentzat

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek herritarren eskura jarri dute ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan ezarritako 200 euroko zuzeneko laguntza eskatzeko izapidea.

2022/07/21
Etxebizitza baten lehioa.

Errege lege-dekretu horren bidez, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko neurriak hartzen dira. Laguntza hori behar bezala kudeatzeko, foru-ogasunen bidez eskatuko da, ostiral honetatik, hau da, uztailaren 22tik, aldundi bakoitzaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo den formulario baten bidez.

Laguntza hori jasotzeko, onuradunek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta Errege Lege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte; bizikidetza-unitatearen 2021eko errentak 14.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kenduta. Soldatapeko langileei, autonomoei edo langabeei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo geratzen dira bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenak.

  

10478