Bergaran Lesarriko tunela osorik berritzeko lanak irailean hasiko dira
Bergaran Lesarriko tunela osorik berritzeko lanak irailean hasiko dira
Lanak gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da, eta lehenengo faseari Gasteiz norazkoko tunelean ekingo zaio
Lesarriko tunela
Bidegiko Administrazio Kontseiluak apirilaren 4an egindako bileran, Lesarriko tunelaren (AP-1ean, Bergara parean) bi hodien eustea eta estaldura indartu, eta instalazioak berritzeko proiektua esleitu du. Foru-sozietateak 19.688.000 € (BEZa barne) inbertituko ditu, 24 hilabeteko gauzatze-epearekin. Obrak irailaren bigarren hamabostaldian hastea aurreikusten da, udako oporraldiko itzulera-operazioa amaitu ondoren.
Barruko instalazioak osorik berriztu eta tuneleko bi hodien eustea eta estaltzea indartuko dituzte lanek. Hodi horiek 1.200 metroko luzera dute noranzko bakoitzean. Halaber, bi tunelak lotzen dituzten bost ebakuazio-galeriak ere berrituko dira. Galeria horietako lau, pertsonak ebakuatzeko dira, eta bat larrialdietarako ibilgailuetarako.
Egitura sendotzeko lanetan horma-hobien bulonatze sistematikoa eta hormigoiaren edo gunitaren proiekzioa egingo dira, tunel osoan zehar 25 cm-ko lodiera lortu arte. Lesarri iragazgaizteko, mintz bat erabiliko da; gunitako lehen eta bigarren geruzen artean proiektatuko dena, eta harekin kontaktuan solidotuko dena.
Eraberritze teknikoaren zatian, tunel barneko luzetarako eta galerietako 20 haizagailuak berrituko dira, baita horien suebaki-uhateak ere. Argiztapenerako, egungo argien ordez LED teknologiako argiak jarriko dira.
Lehen fasea datorren apirilera arte
Lanak hainbat fasetan gauzatuko dira, eta Gasteizerako noranzkoko hodian hasiko dira. Horretarako, beste hodia itxi eta trafikoa Behobiarako norabidean instalatuko den by-pass baten bidez desbideratutako da. Fase hori 2023ko irailetik 2024ko apirilera bitartean gauzatuko da, eta Ondartza zentroko trafikoaren jarraipena eta kontrola egiteko sistemak ere berrituko dira epe horretan.
Itxi aurretik, maiatza eta iraila bitartean, eta obrak ahalik eta segurtasun handienarekin egiteko, autobideko langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuz, AP-1eko kanpoko sarbideak egingo dira obrako langileek erabil ditzaten. Halaber, bi noranzkoetan aurrez dauden erdibitzaile-pasabideak ere egokituko dira, eta informazioa emateko eta trafikoa kudeatzeko guneak ezarriko dira bi hodien ahoen aurretik. Tunela Gasteizerako noranzkoan berritzen amaitu ondoren, bi tunelak 2023ko maiatza eta iraila bitartean egongo dira irekita, udako irteera- eta itzulera-operazioak errazteko.
Udako etenaren ondoren, 2024ko irailean, Behobiarako hodia berritzeko obrei ekingo zaie berriro. Lanak 2025eko maiatzean amaituko dira, eta trafikoak tunel berrituan Gasteizerako noranzkoan jarritako by-pass-etik desbideratuko dira.
Beste bi esleipen eta lizitazio bat
Era berean, Bidegik argi berdea eman die beste bi esleipeni eta lizitazio bati. Lehenengoa, eta AP-8an Zarautzen, Itsasmendiko azpiko pasabidea birgaitzea eta handitzea eta errei gehigarri bat sortzea da, 1.310.000 BEZeko aurrekontuarekin eta 11 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Bigarren esleipena AP-8ko Donostiako bigarren ingurabideko bi zerbitzuguneen berrantolaketari dagokio. Eremu horiek Hernaniko 22. kilometroan daude, 1.337.000 eurotan (BEZa barne) esleituko da, 10 hilabetetan exekutatzeko. Azkenik, lizitaziora atera du Bidegik Urumeako biaduktuko galtzadako zorua Bilborako noranzkoan birgaitzea, 2.550.000 eurotan (BEZ barne), eta 6 hilabeteko epearekin.
6124