Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lasarteko Atsobakar adinekoen egoitza handitzeko lan hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta Lasarteko udalak

Lasarteko Atsobakar adinekoen egoitza handitzeko lan hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta Lasarteko udalak

Egoitza handitzeko dauden aukerak aztertzeko ikerketa jarriko dute abian

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak eta Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak Atsobakar herriko adinekoen egoitza handitzeko lan hitzarmena sinatu dute goizean. Peña diputatuak sinadura honen garrantzia azpimarratu du: “ Gipuzkoako egoitzen ereduaren diseinuan aurrera egin nahi bada, beharrezkoa da erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta gaurko sinadura hau beste urrats bat gehiago da bide horretan”.

Lasarteko-Oriako Atsobakar egoitzak egun, 57 plaza ditu egoitzan bertan  eta beste 25 eguneko zentroan. Baina beharra handiagoa dela ikusita, egoitza handitzeko zein aukera dauden  aztertuko dute  eta azterketa hori elkarlanean hastea adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako udalak. Egoitza handituta,  itxarote zerrendak ere arinduko direla azpimarratu nahi izan du Peña diputatuak. 

  

1392