Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lau positibo eta beste lau alta azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Lau positibo eta beste lau alta azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan

Azken astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, DYArekin lankidetzan, 5.000 PCR egin ditu Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen eta langileen artean.

Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruz gaur goizean emandako informazioaren ondoren, azken orduetan, adinekoen egoitzetan egiten ari diren PCR probek lau positibo berri atzeman dituzte Donostiako Alai-Etxe zentroan, eta zentro bereko beste lau lagunek alta epidemiologikoa jaso dute.

Egun, zortzi dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten adinekoen egoitzak: Hernaniko Santa Maria Magdalena (3), Bergarako Mizpirualde (6), Donostiako Alai-Etxe (29), La Paz (1), Berra (8), Lamourous (7) eta Hemano Garate-San Ignacio (1), eta Zumarragako Argixao (8). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 63 COVID-19 kasu positibo daude, 74 lagunek gaixotasuna gainditu dute dagoeneko, eta 33 hil dira abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik.

Sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 51 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan.

Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentro guztietan egiten jarraitzen duen prebentzio-lanean, azken astean soilik, 5.000 PCR proba inguru egin ditu DYArekin lankidetzan (2.219 egoiliarrei eta 2.256 langileei). Uztailaz geroztik, Aldundiak eta DYAk guztira 28.346 proba egin dituzte.

  

1458