Lehendabizikoz itsasoratu da Gipuzkoako kostako itsas zaborra biltzeko arrantzarako ontzia Pasaiako portutik
Lehendabizikoz itsasoratu da Gipuzkoako kostako itsas zaborra biltzeko arrantzarako ontzia Pasaiako portutik
Lehendabizikoz itsasoratu da Gipuzkoako kostako itsas zaborra biltzeko arrantzarako ontzia Pasaiako portutik
Ontzia martxan dagoen bitartean (2017an eta 2018an), 50 tona inguru hondakin desberdinen bilketa aurreikusten da
Ekimen honi esker, Gipuzkoako kostaldearen errealitatea zein den jakingo dugu. Itsasoko zabor pilaketa handiak non kokatzen diren zehaztuz eta zein motatako hondakinek osatzen duten identifikatuz.
José Ignacio Asensio: “Life Lema proiektuak tokiko agintariei ur gaineko zaborra kudeatzeko erreminta eta gidalerroak eskaini nahi dizkio”.
Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, gaur goizean aurkeztu du Life Lema proiektuaren parte den ekintza berria hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak burutzen duena, Biarritzeko Udala, RPT, Surfrider eta AZTIrekin batera. Horrela, gaur goizean arrantzarako ontzi bat itsasoratu da Gipuzkoako kostaldeko itsasoko zaborra biltzeko egokitua dagoena. Lehendabiziko irteera Pasaiako portutik egin du. “Gure Departamentua sentsibilizatuta dago arazo honekin, gainera, denboraren poderioz handitzen doa. Horregatik, Gipuzkoako lurraldean inpaktua gutxitu eta zuzentzeko baliabideak abian jarri ditugu. Tokiko agintariei ur gaineko zaborra kudeatzeko erreminta eta gidalerroak emanez”, adierazi du Asensiok.
Ontzia martxan dagoen bitartean (70 egun 2017an eta 100 egun 2018an), 50 tona inguru hondakin desberdinen bilketa aurreikusten da. Itsasoko zaborra gehien pilatzen den puntuak zehaztuko dira ere. Beraz, itsasoko zaborrari buruz Gipuzkoako kostaldearen errealitatea ezagutuko dugu: non kokatzen diren zabor pilaketa handiak eta zein hondakin motak osatzen duten. Etorkizunari begira, datu erreal eta zehatzetan oinarrituz lan egitea posible egingo du ekimen honek; iragarpen erremintak diseinatu eta modelatzeko.
Europako Ingurumen Agentziak (EIA) munduko itsas eta ozeanoetara urtean 10 milioi tona zabor isurtzen direla zenbatetsi du, horietatik %80ak lehorreko jatorria du: plastikoak, edari botilak eta poltsak. Nabarmentzekoa da plastikozko botila batek 500 urte behar dituela deskonposatzeko eta plastikozko poltsak batek berriz, 55 urte.
Etengabe isurtzen dira hondakinak itsasora eta ondorioz, ozeanoetan zaborrez osatutako bost irla eratu dira. Bizkaiko Golkoa ez da salbuespena. Ingurumeneko Diputatuak azpimarratu du itsasoen eta ozeanoen kutsadurak ingurumenari eragiten diola baina baita beste hainbat sektore ekonomikoei ere.
Hala ere, ur gainean dagoen eta agerikoa den zaborrak itsasoko zabor guztiaren %15a baino ez du ordezkatzen. Beste %15 bat uraren zutabean dago eta gainontzeko %70a itsasoko ohantzean. Ikusten dena icebergaren tontorra baino ez da.
Life Lema proiektua
Life Lema proiektua nazioarte mailako lan talde batek osatzen du, 6 kide ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundia da proiektuaren burua: AZTI eta Rivages Pro Tech-Suez ikerketa zentroak, Syndicat Mixte Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala erakunde publiko gisa eta Surfrider Foundation Europe gobernuz kanpoko erakundea.
Proiektuaren helburua da tokiko agintariei ur gaineko zaborra eraginkorki kudeatzeko erreminta eta gidalerroak eskaintzea eta bere presentzia aurreikustea Bizkaiko Golkoko hego-ekialdeko uretan (Gipuzkoa - Atlantikoko Pirinioak). Baliabideak alderdi teknikoak, ingurumenekoak eta sozio-ekonomikoak kontuan hartuz finkatuko dira, eta mota ezberdinetako ontzi txikien flota baten bitartez eskuratuko dira. Ontzi hauek laginketa eta ur gaineko itsasoko zaborraren bilketa egingo dute. Deba ibaiaren bokalean ur gaineko hesia jarriko da hondakinak hartzeko, bideo kamerak eta kamera termikoak Adour (Atlantikoko Pirinioak) eta Oriako (Gipuzkoa) estuarioetan eta ur gaineko zaborra aurkitzeko eta monitorizatzeko dronak, buiak, frekuentzia handiko radarrak eta eredu ozeano meteorologikoak.
Zabor bilketa arrantzarako ontzi baten bitartez egingo da, itsasbazterreko arrantza da bere eguneroko jarduera. Beharrezko tresneriaz hornituta egongo da. Hurrengo hilabeteetan zehar arrantza jardueraz gain ur gaineko itsas zaborraren bilketa jarduera ere uztartuko du.
Itsasontziak txanberga baten bitartez zeharka arrastatutako sarea izando du. Sareak 3 metroko luzera du eta sarbidea ere badu (angeluzuzen forman duen altzairu herdoilgaitzeko markoa) %50ean flotatzen du eta honi esker ur gaineko zaborra bilduko da.
Ur gaineko itsas zaborra biltzeko ontzia itsas-laster lerroetara abiatuko da, normalean bertan zaborra pilatzen baita. Lerro hauek kolore ezberdinekoak dira, azalean aparra dute eta uraren gainean hegaztiak pausatzen dira. Ontziak sarea uretan sartuko du ur gaineko zaborra aurkitzean eta sarea beteta dagoenean, itsasontziaren bizkarrera igoko du. Azkenik, zaborra AZTIk Pasaiako portuan dituen instalazioetara eramango da, azken kudeaketa eta karakterizazioa egiteko.
1457