Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Jesús Ramón Tejadaren “El desarrollo urbanístico de Donostia-San Sebastián. La colonización urbana de un territorio complejo” liburuaren aurkezpena

Jesús Ramón Tejadaren “El desarrollo urbanístico de Donostia-San Sebastián. La colonización urbana de un territorio complejo” liburuaren aurkezpena

Astearte honetan Aldundiko Trono aretoan arratsaldeko 19tan

Marisol Garmendia: “lan honek interes bikoitza du: batetik, batetik, hirigileei erakusten die nola Donostiak jakin duen egokitzen eta orografia konplexu bat okupatzen. Eta, bestetik, herritarrei joan den mendeko hiriaren historia eskaintzen die”.

Marisol Garmendia Mugikortasuneko Diputatuak bihar asteartean, urriak 30, “El desarrollo urbanístico de Donostia-San Sebastián. La colonización urbana de un territorio complejo” liburua aurkeztuko du Jesús Ramón Tejada Villaverde, egilearekin batera. Tejada UNAV-eko arquitekturan doktorea da.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak apustu sendoa egin du gipuzkoarrei ezagutzera emateko Gipuzkoako hirigintzaren eta planeamenduaren inguruan egindako lan akademikoak, doktoretza-tesiak eta izen handiko hausnarketa eta azterketa profesionalak; eta, hain zuzen, apustu horren emaitza da bihar aurkezten den lan interesgarri bezain erakargarri hau ere.

Liburua Jesús Ramón Tejada arkitekto donostiarraren doktoretza-tesia da, Nafarroako Unibertsitatean defendatua eta ziurtatua, José María Ordeig irakaslearen zuzendaritzapean.

Tesian, Jesús Ramón Tejadak hutsala ez den galdera bat egiten du: hirigintza-paradigmek ala baldintza geografiko eta topografikoek, zerk izan du eragin handiagoa Donostiak izandako hiri-hedapen desberdinetan. Liburuak sakon aztertzen du, XX. mendearen bigarren erdian, Donostiako hiriak izandako hedapena eta aurrera eramandako hirigintza-garapenak: Amarako zabalgunea; ekialderantz izandako hedapena (Bidebieta eta Altza); Antiguako hirigintza-eredua (Lorea); hiriaren goiko zatien kolonizazioa (Aiete). Gerora  egindako hedapenak ere aztertzen dira: Berioko muinoen okupazioa, hiriaren mendebalderantz; Ibaeta eta Errotaburu inguruak, Antigua auzoaren hedapena; eta hegoalderantz, Loiolako Erriberetako paduren okupazioa.

Bi hirigintza-planek markatu zuten hiriaren hedapena: 1962koak eta 1995ekoak. Lanean, xehetasun osoz aipatzen dira horiek, eta sakon aztertzen da Gipuzkoako hiriburuak izandako hirigintza-bilakaera: hiriaren eta lurraldearen arteko elkarrizketa eta horien arteko elkarreraginen dualtasuna. Zerk izan du eragin handiagoa?

Eta ikus-minez hurbiltzen den herritarrari hiriaren historia ezagutarazten dio, aurreko mendeko historia; izan ere, hiri baten historia urbanoa, aldi berean, bere herritarren historiaren iturri eta isla da. Erakusten duena da, azken buruan, nola eusten dion hiriak idiosinkrasia bati, malenkoniaz atsegin hartzen dugun argazki finko, aldagaitz eta bilakaerarik gabea izan gabe», esan du Marisol Garmendiak, Lurralde Antolaketako diputatua.

Arkitekto batek bere hiriarekiko duen maite-grinaren fruitua da liburua. Egilearentzat, bada arima donostiarra konfiguratzen duen elementu bat, arkitektura eta urbanismo donostiarretik datorrena; geografia, natura eta arkitektura uztartu ditu, Donostia berdinik gabeko hiri bilakatuz, eta lortuz donostiarrak euren hiriarekin identifikatzea, hiriko kale eta etorbideekin, espazio publikoekin, bere hondartza eta mendiekin, eta urbanismoarekin zein naturarekin. 

  

2126