Luis Gasca, komikia eta zinema azaroaren 8ra arte ikusgai Okendo Kultur Etxean
Luis Gasca, komikia eta zinema azaroaren 8ra arte ikusgai Okendo Kultur Etxean
Obra grafikoa eta argazkiak biltzen dituen erakusketa da, zinemaren eta komikiaren munduko hainbat figura garrantzitsurekin elkarrizketak jasotzen dituen agenda hedatu bat.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren proiektu bat da, Donostia Kulturarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, Luis Gascaren ibilbide profesionala eta bizi ibilbidea hil ondoren omentzeko.
Obra grafikoa eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat, zinemaren eta komikiaren munduko hainbat figura garrantzitsurekin elkarrizketak jasotzen dituen agenda hedatu bat, eta proiektuari buruzko informazioa eta bitxikeriak ikus-entzunezko formatuan erakusten duen espazio digital bat.
Alvaro Martínez Bueno komikigileak, Eisner saria jaso berri duenak, Luis Gasca bera eta bildumagintzarekin, komikigintzarekin eta zinemarekin zuen lotura irudikatzen dituen irudi bat egin du.
Bihartik aurrera, irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa ikusi ahal izango da Okendo Kultur Etxean. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute, Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatu eta ekoitzi du Donostia Kulturarekin lankidetzan, eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Luis Gascaren irudia omentzen du erakusketak, KOLDO MITXELENA Kulturunearen ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez.
Erakusketak bi zati ditu: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena (originalak eta erreprodukzioak), eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen une paregabeen 100 argazki ingurunekin. Argazkilari horiek Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz komisario baten bilduma partikularrekoak ere, erakusketarako laga dituztenak. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak biltzen ditu. Hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.
Erakusketa hau azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak ekoitzi du, funts horien zati txiki bat hautatuz eta bildumagileen eta familien ekarpenak gehituz. Luis Gascaren omenaldi honek aukera ematen du bere bildumaren zati txiki bat ikusteko, Europako garrantzitsuenetako bat eta KOLDO MITXELENA Kulturunearen funtsen artean nabarmendutakoa.
Agenda hedatua KOLDO MITXELENA Kulturunearen Areto Nagusian (ekitaldi aretoa) egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez. Topaketa horiek Borja Crespok koordinatu ditu, eta irailean eta urrian zehar egingo dira, erakusketa berak sortzen duen testuingurua aberastuz – komikiaren hizkuntzak sorkuntza eta ekoizpen kritiko gisa duen garrantzia –, sorkuntzarekin zerikusia duten pertsona ospetsu presentziarekin.
Guztira 4 saio izango dira, eta data hauetako hizlariak baieztatuta daude:
Irailak 28
Laura Pérez + Darío Adanti
Urriaren 5a
Fermín Solís + Paul Urkijo
Erakusketari eta agenda hedatuaren informazio guztia, bai eta argazki lanen eranskin bat ere, zeina online bakarrik eskuratu ahal izango baita, honako url/QR kode honetan egongo da eskuragarri: kmk.gipuzkoa.eus/luisgasca/
URL horretan bertan, halaber, deskargatu ahal izango dira erakusketaren material grafikoak, posterrak eta Álvaro Martínez Bueno artista grafikoari eta komikigileari egindako enkargua. Irudian Luis Gasca ageri da, Donostian, komikiaren eta zinemaren munduarekin lotutako elementuekin. Álvaro Martínez Bueno, DC Cómics argitaletxeentzat lan egin du eta Eisner Saria jaso berri du.
Marrazkilariaren hitzetan, «pieza honekin Gascaren espiritu bitxi eta abenturazalea islatu nahi izan dut, XX. mendeko herri kulturaren zabalkundean aitzindari izan zena, Espainiara ezagutza kontaezina ekarri zuena».
Luis Gascaren biografia
Luis Gascak Buru Lan SA de Ediciones sortu eta zuzendu zuen 1970ean.
Bere ibilbidean hiru aldizkari argitaratu zituen, Espainian helduentzako komikiaren boomaren aintzindari izan zirenak: Drácula (honako hauen sinadurekin: José Luis Garci, Juan Tébar, Sió, Enrich, Esteban Maroto, Alberto Solsona, Josep María Beà, Alfonso Figueras, edo Gasca bera, zeinak «Sadko» ezizezenez idazten baititu gidoiak), El Globo Mafalda, El Eternauta, Spirit, Li`l Abner, Dick Tracy, Kerry Drake, B.C., eta abar bezalako komiki amerikarren titulu handiak biltzen dituena, bai eta Corto Maltés bezalako Europako komikiren bat ere; eta Zeppelin (Andy Capp, Mort Cinder edo Little Nemo in lo Slumberland, ReinFabgand C. Reitberger, etab.).
Gainera, BuruLanek Héroes del Cómic argitalpen lerroa eta Aventuras eta Popeye bildumak argitaratu zituen. Héroes de papel zigilua sortu zuen. Zagor, Tex y Eurokomics bildumak eta Robinson eta Rosquilla izeneko bi album baino argitaratatu ez zituen haur bilduma bat kaleratu zituen.
60ko eta 70eko hamarkadetan Espainian jaio zirenentzat, Ipar Amerikako komikiaren klasiko handiekin izan zuten lehen harremana Luis Gasca eta Buru Lan argitaletxearen eskutik dator.
Ospetsuak dira, besteak beste, El Príncipe Valiente, El hombre enmascarado, Flash Gordon, Rip Kirby edo King Features Syndicateren prentsa zerrendak, Charlie Brown, Snoopy edo Popeye bezalako pertsonaiak biltzen dituztenak.
Horrez gain, Buru Lanek lehen aldiz argitaratu zituen Espainian Amerikako komikiaren historiako pertsonaia garrantzitsu batzuk, hala nola Spirit eta B.C, eta gure herrialdean ezagutarazi zituen.
1973an, Luis Gascak Pala argitaletxea zuzendu zuen. Bertan, komiki editore gisa jarraitu zuen eta, baita liburu didaktikoak argitaratu ere. Argitaletxe horren ekoizpenaren lanik originalena eta berriena Enciclopedia Juvenil Pala da. Liburuki bakoitza gai monografiko bati eskainita dago (Los mitos juveniles, Maestros de la pintura, Los secretos del cine…); eta Esteban Maroto, José María Beá, Luis García, Enrique Ventura eta 70eko hamarkadako espainiar marrazkilari onenen ilustrazio oparoen bidez aurkezten ditu.
Luis Gasca, komikia eta zinema.
irailaren 8a - azaroaren 8a
Okendo Kultur Etxea
Hitzaldi zikloa, iraila eta urria
KOLDO MITXELENA Kulturunea.
2626