Lurraldebusek autobusak jarriko ditu Arantzazuko Musika Hamabostaldiko kontzerturako
Lurraldebusek autobusak jarriko ditu Arantzazuko Musika Hamabostaldiko kontzerturako
Garraio publiko berezia egongo da, zuzenean Donostiatik –16:45 irtengo da– eta hainbat eskualdetatik Oñatira. Bertatik Arantzazuko santutegira anezka-autobusak egongo dira.
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak aurten ere Lurraldebusen zerbitzuak eskainiko ditu, nahi duena Arantzazuko santutegira hurbiltzeko, Landarbaso Abesbatzak abuztuaren 18an emango duen Musika Hamabostaldiko kontzertura joateko.
Musika Hamabostaldiak eta Lurraldebusek bigarren aldiz jarriko dute musikazaleen eskura garraio publikoaren zerbitzua; horrela, zaleen sarbidea hobetu eta ibilgailu pribatu gehiegi batzea saihestuko dute. Donostiatik eta Zarauztik egongo dira autobusak Arantzazura, bai eta Urola Kosta, Urola Garaia, Debabarrena eta Debagoiena eskualdeetatik ere. Eskualde horietatik Oñatira helduko dira eta, bertatik, anezka-autobusetan.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak, Marisol Garmendia sozialistak, garraio publikoaren alde egiten duen apustua berretsi du. “Legegintzaldi honetan hasi zenetik, Lurraldebusen zerbitzuak hobetzen ari gara, jakin badakigu eta zer abantaila dakarzkion mugikortasunari eta lurraldeko garraioari. Berriro ere Arantzazuko kontzertura joateko autobusen zerbitzu publikoa izatea, zalantzarik gabe, abantailatsua da, kontzertu honetara joatea aukeratu dutenentzat; izan ere, trafikoa arinduko da eta aparkaleku gehiago egongo da. Halaber, Lurraldebusen zerbitzu bereziekin, santutegiaren atera bertara sartzea ere abantailatsua da”.
Horrela, abuztuaren 18an, Eibar, Eskoriatza eta Zumarragatik Oñatira doazen lineen errefortzuak jarriko dira. Kontzertuko sarrera erakusten dutenentzako doako anezka-zerbitzuen bidez, Lurraldebusek erraztu egingo du Oñatitik Arantzazuko santutegira arteko joan-etorria, 17:00etatik aurrera.
Iaz, lehenengoz eman zen Lurraldebusen zerbitzu hau Hamabostaldirako kontzertura joateko, eta erabiltzaileek harrera ona egin zioten eskaintzari. 2 autobus pleitatu ziren Donostiatik, beste bi Zumarragatik eta Eskoriatzatik eta beste bat Eibartik. Horiek guztiak Oñatitik konektatu ziren, 7 anezkaren bidez, Arantzazuko santutegiarekin.
Zerbitzu bereziak Donostiatik
Arantzazura 19:00ak baino lehen heltzeko –orduan hasten da kontzertua–, ekitaldira Donostiatik eta Zarauztik joan nahi dutenek DG07 linearen errefortzua erabil dezakete; linea horren errefortzua Donostiako autobus-geltokitik 16:45ean irtengo da eta Zarautzen egingo du beste geldialdi bat, puntu horretarako billeterik saldu bada, Arantzazura iristeko. Kontzertua amaitzean, bueltako bidea hartuko da.
Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik, Urretxu, Zumarraga, Legazpitik eta Eibar, Soraluze eta Bergaratik doazen guztiek anezka-zerbitzua izango dute Oñatiko Correos-eko geltokitik Arantzazura. Kontzertua amaitzean ere, anezka-zerbitzua egongo da, eta, horrela, bakoitza bere udalerrira bueltatzen dela bermatuko da.
Donostia-Zarautz-Arantzazu zuzeneko zerbitzua erabili nahi dutenek billetea abuztuaren 1etik aurrera eros dezakete Donostiako autobus-geltokian, Transportes Pesaren leihatilan, edo Internet bidez (www.lurraldebus.eus edo www.pesa.net), online.
1631