Lurraldebusek bere zerbitzuak indartuko ditu Bruce Springsteenen kontzerturako
Lurraldebusek bere zerbitzuak indartuko ditu Bruce Springsteenen kontzerturako
Lurraldebusek autobus-zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bruce Springsteenen maiatzaren 17ko kontzertuaren ondoren, bereziki Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Ermua, Bergara, Arrasate, Bilbo eta Vitoria-Gasteizerako ibilbide ertain eta luzeko lineetan.
Datorren maiatzaren 17an, Bruce Springsteenek Espainian egingo dituen hiru kontzertuetako bat izango da Donostian, eta milaka pertsona bilduko ditu Anoetako estadioan.
Marisol Garmendiak zuzentzen duen Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuak, ahal duen neurrian, lagungarri izan nahi du, Lurraldebusen bidez, kontzertu horretara joan nahi duten pertsonei garraio publikoa erabiltzea errazteko, ekitaldia amaitutakoan Realaren partida-egunetan jartzen direnen antzeko zerbitzu bereziak eskainita, baina ordutegia eta lineak zabalduta.
Ildo horretan, Bilbora eta Vitoria-Gasteizera itzultzeko zerbitzu bat jarriko da goizaldeko 01:30ean, autobus-geltokitik irtengo dena.
Halaber, zerbitzu bereziak ezarriko dira Azpeitia-Azkoitira, Eibar-Ermura eta Bergara-Arrasate-Eskoriatzara, 01:30ean, autobus-geltokitik.
Gainerako lineak, Realaren partida-egunetan zerbitzu indargarriak dituztenak (Andoain, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Errenteria, Irun), 01:00a inguru irtengo dira Anoeta ondotik.
Hona zer zerbitzu eskainiko diren:
- Irteerak autobus-geltokitik:
- DO01 Donostia>Bilbo
- DO02 Donostia>Vitoria-Gasteiz
- DG07 Donostia>Soraluze>Bergara>Arrasate> Aretxabaleta> Eskoriatza
- DB02 Donostia>Elgoibar> Eibar> Ermua
- UK01 Azkoitia>Loiola>Azpeitia>Zestoa
- Irteerak Anoetatik:
- A2 Donostia-Astigarraga-Hernani
- G4 Donostia-Hernani-Urnieta-Andoain
- T3 Donostia-Lasarte-Oria-Andoain
- T5 Donostia-Lasarte Oria-Andoain-Villabona-Tolosa
- E71 Donostia-Errenteria-Pasai Donibane
- E72 Donostia-Errenteria-Oiartzun
- E75 Donostia-Errenteria-Beraun
- E77 Donostia-Errenteria-Irun-Hondarribia
PLAZAK ERRESERBATZEA
Zerbitzua bermatzeko, autobus-geltokitik egindakoetarako, nahitaezkoa izango da plaza erreserbatzea www.lurraldebus.eus bidez:
- Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Eskoriatzarako lineetarako, txartelak online edo Pesaren bulegoetan erosita.
- DB02 Donostia>Elgoibar> Eibar> Ermua eta UK01 Azkoitia>Loiola>Azpeitia>Zestoa lineetarako, mezu elektroniko bat bidalita mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera maiatzaren 16aren aurretik, datu hauekin: linea, helmugako herria, izena eta NAN.
1797