Lurraldebusek ehuneko berrogei eta ehuneko hirurogei artean murriztuko ditu bere zerbitzuak
Lurraldebusek ehuneko berrogei eta ehuneko hirurogei artean murriztuko ditu bere zerbitzuak
Murrizketa operadore bakoitzak zenbatetsitako eskariaren arabera egingo da, eta ospitaleetarako zerbitzuak %100ean mantenduko dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, COVID 19aren hedatzearen aurkako neurri gisa, Lurraldebusen zerbitzuen eskaintza osoa %40 eta %60 artean murriztuko da, operadore bakoitzak zenbatetsitako eskariaren arabera, eta gaueko zerbitzuak erabat ezabatuko dira. Eman beharreko zerbitzuak finkatzerakoan, kontuan hartu beharko da herritarrek beren lanpostuak eta oinarrizko zerbitzuak eskuratu ahal izatea bermatu behar dela.
Zerbitzuetan murrizketa hori egon arren, Eider Mendoza foru bozeramaileak baieztatu du ospitaleetarako zerbitzuak %100ean mantenduko direla.
Lurraldebusi eragingo dioten jarduera neurri horiek martxoaren 16an, astelehena, sartuko dira indarrean. Ordutegi berriak webgunean kontsultatu ahalko dira.
EGUNEROKO GARBIKETA
Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez, eguneroko garbiketa eta desinfekzioa areagotzen ari dira Lurraldebuseko operadore bakoitzaren autobus eta instalazioetan, bai eta Bilbo, Gasteiz eta Bilboko aireportuko jatorria/helmuga duten autobus guztietan ere, produktu bereziekin eta langile kopurua gehituta
Horregatik, garraio publikoko operadoreentzat funtsezko helburua operazioari eustea izan behar da. Ondorioz, garraio publikoko operadoreek langileengana bideratu beharko lituzkete plan pandemikoaren ahaleginak, haiek babesten saiatuz eta absentismoari aurre egiteko prestatuz.
Zentzu horretan, autobusetara atzeko ateetatik sartzeko, gidari-posturako sarbidea ixteko eta txanponekin ordaintzen ez uzteko hartutako neurriak dira. Nolanahi ere, gomendio garrantzitsuena da agintari eskudunen orientazioari jarraitzea une oro, eta neurriak arrisku-mailaren arabera zabaltzea.
Eider Mendoza bozeramaleak lasaitasun- eta esker-mezua helarazi du pertsona guztiek kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko egiten duten ahaleginagatik, eta gogorarazi du garrantzitsua dela osasun-agintariek argitaratutako gomendioak betetzea.
1468